Pilar Parcerisas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilar Parcerisas

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPilar Parcerisas i Colomer
JaiotzaManresa, 1957 (66/67 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakarte-kritikaria, arte-historialaria, kazetaria, historialaria, kritikaria, erakusketa-komisarioa eta gidoilaria

Pilar Parcerisas Colomer (Manresa, Bartzelona, Katalunia, 1957) bartzelonar arte-kritikaria, arte-historialaria, erakusketen komisario independentea eta gidoilaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artearen Historian doktoratu zen eta Informazio Zientzietan lizentziatu zen UABn. Región 7 egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. Harald Szeemannekin ikasi zuen komisario lanean.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arte-erakusketa komisariatu ditu. Avui egunkariaren arte-kritikaria ere bada. Gidoilari gisa, Entreacto (1988), La última frontera (1992) eta Babaouo (1997) filmetako gidoiak idatzi ditu.

Arte Kritikarien Nazioarteko Elkarteko (AICA) kidea eta MACBAko kontseiluko kidea da. Joan Miró Fundazioaren Patronatuko kidea izan da, Kataluniako Generalitatearen Kultura Sailaren ordezkari gisa.[2] 2009ko urtarrilaren 21ean, Kulturaren eta Arteen Kontseilu Nazionaleko presidenteordea izan zen.[3] Kataluniako Arte Kritikarien Elkarteko (ACCA) presidentea ere izan da, ondoren Joan Maria Minguetek jarraitu zuen.[4]

2024ko otsailaren 8an Arte conceptual frente al fascismo decadente(Arte kontzeptuala faxismo dekadentearen aurrean) izenburupean, Pilar Parcerisasek gerraostean jaiotako belaunaldi baten erreakzioa azaldu zuen, bere proposamen artistikoa arte politiko bihurtu zuena.[5]

Erakusketa komisariatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira egin dituen erakusketa garrantzitsuenetako batzuk:

  • Maria Josep Balsach eta Carles Hac Morekin batera, Espai 10eko erakusketa-zikloan komisarioa izan zen 1983-1984 ikasturtean.
  • Idees i Actituds. Entorn de l'art conceptual a Catalunya, 1964-1980... (1992)
  • Joseph Beuys.'Manresa Hb (1994)
  • Agnus Dei. L'art romànic i els artistes del segle XX (1996)
  • Dalí. Afinitats Electives (2004)
  • Man Ray, llums i somnis i Accionisme vienès (2008)
  • Il·luminacion-ak. Katalunia visionària (2009)
  • Construcciones Líriques. Man Ray, Leandre Cristòfol. L'objecte i l'esperit Dadà (2009)

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Equipatge de mà (1997)- Bere artikuluen aukeraketa Art & Co aldizkarian.
  • La màquina de l'art (2003)
  • Conceptualismo(s). Poético, políticos y periféricos. En torno al arte conceptual en España, 1964-1980 (2007).
  • Barcelona Artz-Zona (2008)
  • Duchamp en España (2009)[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Pilar Parcerisas» CCCB (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  2. Listado de miembros del consejo del Macba. .
  3. [1], Oficina de Comunicación de la Generalitat de Cataluña, 19 de diciembre 2008. (fecha de acceso: 09/08/2010)
  4. Joan Maria Minguet substitueix Parcerisas en la presidència de l'ACCA. ISSN 1885-4389..
  5. (Gaztelaniaz) Plaza, La Marina. (2024-03-01). «Pilar Parcerisas expone en los ‘Encontres a Beniarbeig’ cómo el arte conceptual desafió al padre Estado y la mercantilización del arte» LA MARINA PLAZA (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  6. (Katalanez) «Pilar Parcerissas» L'Enciclopèdia.cat. Bartzelona: Grup Enciclopèdia Catalana http://www.enciclopedia.cat/EC-GEC-0518378.xml.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]