Piotr Lavrovich Lavrov

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lavrov

Piotr Lavrovich Lavrov (izengoitia: Mirtov) errusiar iraultzailea eta filosofoa izan zen (Melejovo, Pskov, 1823 - Paris, 1900). Militarra zen, eta ideia berriek erakarrita Errusiar hiztegi entziklopedikoan lan egin zuen (1861). Lurra eta Askatasuna mugimenduko kide izateagatik 1868an Vilogdara erbesteratu zuten, eta bertatik igorri zuen, Mirtov ezizenaz, "sozialismo ez marxistaren ebanjelioa" bataiatu zen Gutun Historikoak obra, Astea aldizkarira. 1870ean ihes egin zuen, Parisa iritsi zen, eta Komunan parte hartu zuen. 1873an Aurrera aldizkaria sortu zuen Genevan. Antropologiari buruzko aldizkari bateko erredakzio-batzordeko kide zen eta Feuerbachen teorien jarraitzaile. Antropologismo izenaz bataiatu den sistema filosofikoa sortu zuen.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Piotr Lavrovich Lavrov Aldatu lotura Wikidatan