Pizkundea (telesaila)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pizkundea (telesaila)
Jatorria
Argitaratze-data2022
Atalak6
Ezaugarriak

Allocine: 27179 Edit the value on Wikidata

Pizkundea (jatorriz frantsesez, Renaissances) 6 ataleko telesail labur franko-belgikar bat da. Frank Van Passelek zuzendua eta Claire Lemaréchal eta Franck Philipponek egindako gidoiarekin, 2022an hasi ziren ematen Belgikan, Suitzan eta Frantzian, eta Primeran plataforman 2023an, euskarara bikoiztuta.[1]

Drama hau Léonis Productions, TF1, Beside Productions eta RTBFren (belgikar telebista publikoaren) koprodukzioa da, Quintessence Fictionsekin elkarlanean, Radio Télévision Suisseren (RTS) parte-hartzearekin eta Screen Flandersen laguntzarekin.

Telesaila 2020an filmatu zuten, Biarritzen eta Lapurdiko kostaldeko beste leku batzuetan eta Anberesen (Belgikan). Antzezle nagusiak honako hauek dira: Claire Keim (Florence Arrieta), Pierre-François Martin-Laval (Vincent Arrieta), Jessyrielle Massengo (Zoé Arrieta), Kevin Janssens (Simon Daendels) eta Lynn Van Royen (Ana Daendels).

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Florence Biarritzen bizi da Vincent senarrarekin eta Zoé alabarekin. Emakumeak bihotzeko gaixotasun bat du, eta bizitza salbatu liezaioken transplantearen zain dago. Euskal kostaldean gertatutako auto-istripu batek bizitza hobeago baten itxaropena ematen dio: Ana Daendels gazte belgikarra hil da trafiko-istripu batean.

Ebakuntza ondo irten ondoren, Florencek errehabilitazioa hasten du. Zoritxarrez baina, amesgaizto arraro batzuek tormentatzen dute orain, eta bihotza nork eman dion jakitea bakarrik du buruan. Senarra ados ez dagoen arren, bere ikerketa hasi eta Anaren aita ezagutzen du. Anaren aitak ez ditu alabaren istripuaren nondik norakoak garbi ikusten, beraz, Biarritzen dago bere alaba benetan nola hil zen ikertzen.

Etxean, ordea, Florencek borrokan ibili behar du Zoé alaba adoptatu nerabearen erantzun errebeldeekin, eta Vincenten amak okerragotu egiten du guztia. Florence eta Vincenten arteko harremana hausteko zorian dago.

Harrera kritikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sud Ouest eskualde-egunkariaren hitzetan, "gidoia interesgarria da, nahiz eta aurretik ere ikusi ditugun antzeko istorioak, transplante bat jaso duten pazienteak beren emaileen bila nola ibiltzen diren kontatzen dutenak. Baina berrogeita hamar minutuko sei ataleko formatua erabili ordez, 90 minutuko film bat egitea egokiagoa izango litzateke, horrek bizitasun handiagoa emango bailioke tramari".

Belgikako Moustique aldizkariko David Hainauten arabera, telesail bizia da, baina trabak ere baditu: "azkar irensten zaituen sei ataleko telesaila da, baina gidoiaren elementu batzuk oso ezagunak egiten zaizkigu".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Frantsesez) «Enquête à cœur ouvert» Crew United (Noiz kontsultatua: 2024ko otsailak 17)..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]