Point Break

Wikipedia, Entziklopedia askea

Point Break (euskaraz Apurketa Puntua) 1991ko Kathryn Bigelow estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma bat da. Bertan, Patrick Swayze, Keanu Reeves, Gary Busey eta Lori Petty aktoreek antzeztu zuten.

Filmaren izenburuak AEBtako ingelesezko surf hizkeran olatuak kostaldearekin talka egitean apurtzen den puntua adierazten du.

Fima hau 1992an saritua izan zen MTV Movie Awards aktore erakargarriena izan zelako

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Johnny Utah (Keanu Reeves) aspaldian gertatzen ari diren banku lapurreta batzuen arduradunak atzemateko asmoz Kaliforniako kostaldeko giro surfzalean infiltratu beharko duen FBIko agente gazte bat da, banki lapur hauen ezaugarri nagusia heuren lapurretetan AEBtako presidenteen aurpegiak daramatzaten mozorroak eramatea da, susmo guztien arabera lapur hauek surfzale giroan ohikoak omen direlarik. Baina laister Johnny agentea Tyler (Lori Petty) neska ederraz maiteminduko da, gainera a Bodhi (Patrick Swayze) izeneko surflaria ezagutuko, susmo guztien lapur taldearen buruzagia, bizitza egunez-egun azken muturreraino bizi eta surfzale amorratua den gizona, azken honek Johnnyrengan eragin handia izaten amaituko duelarik.

Aktoreak

Kanpo loturak