Keanu Reeves
Kanadar antzezlea, libanon jaioa (Beirut, 1964ko irailaren 2a). Australia, New York eta Toronto artean igaro zuen haurtzaroa. Toronton, ohiko ikasketak alde batera utzita, antzezpen-ikasketak egiten hasi zen. Antzezle gisa telebista sail baterako egin zuen debuta: Hanging. 1985ean parte hartu zuen lehen aldiz zinemarako film batean, eta, hurrengo urtean, ospe handia lortu zuen Young Blood filmean egindako lanarengatik. XX. mendearen bukaerako antzezle gazte onenetako bat izan da. Film aipagarrienak: Dangerous Liaisons (1988, Stephen Frears), The Night Before (1989, Thom Eberhardt), The Prince of Pennsylvania (1988, Ron Nyswander), Bram Stoker's Dracula (1992, Francis Ford Coppola), Little Buddha (1993, Bernardo Bertolucci), Much Ado About Nothing (1993, Kenneth Branagh), Speed (1994, Jan de Bont), The Last Time I Committed Suicide (1997, Steven Kay), Matrix (1999, Wachowski anaiak), The Watcher (2000, Joe Charbanic), Something's Gotta Give (2005, Nancy Meyers), The Private Lives of Pippa Lee (2009, Rebecca Miller).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.