Polemon II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Polemon II.a (antzinako grezieraz: Μάρκος Αντώνιος Πολέμων Πυθόδωρος; K. a. 12), Pontoko Erresumako eta Bosforoko Erresumako errege bat izan zen.

K. a. 1 inguruan, bere aita Polemon I.aren oinordeko bihurtu zen, bere ama Pitodorisen erregeordetzapean, azken batean, boterea honek erabili zuelarik, Polemon II.a izenezko errege soil bezala utziz.

39an, Kaligula erromatar enperadoreak, Pontoko eta Bosforoko errege bezala errege intsigniak eman zizkion. 41ean, Klaudiok, Bosforoko Erresuma, Mitridates Armeniakoari eman zion, baina, Polemoni, Ziliziaren zati bat eman zion.

48an, judutar bihurtu zen, Kaltziseko errege Herodesen alarguna zen Berenizeren eraginpean, honekin ezkondu zelarik, baina, Berenizeren aldetik, hitzarmenezko ezkontza zenez, desegin egin zen eta Polemonek judutar izateari utzi zion.

Euxinoko Polemonium hiria sortu zuen.

62an, Neronek, Pontoko errege kargua uztera behartu zuen, erromatar probintzia bezala erantsia izan zena.


Aurrekoa
Polemon I.a
Pontoko erregea
K. a. 1-62
Ondorengoa
Azkena izan zen. Erresumaren amaiera