Popcorn (musika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Popcorn (gaztelaniaz Palomitas de maíz) sintetizagailu melodia instrumental baten izenburua da, ezaugarri hauetako lehenetakoa. Bere izenak bere notek arto aleek eztanda egitean egiten duten soinuaren antzekotasunari erreferentzia egiten diote.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gershon Kingsleyk idatzi zuen 1969an bere "Music to Moog By" bildumarako. Ondoren Stan Freek Hot Butter (Gurin beroa) synthpop taldearekin grabatu zuen 1971n, eta orduan sekulako arrakasta bihurtu zen, ospetsuenen lehen mailetara iritsi zen sintetizagailuko lehen kantua izan zelarik.

Jo zuten beste batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordutik, artista gehiagok grabatu dute. Horien artean:

Izan ere, 500 edizio baino gehiago daude, bertsio eta nahasketa ezberdinetan, gainera, filmetako gaietarako, telebista iragarkietarako eta baita bideojokoetarako ere oso erabilia izan bait da. Bertsioren batzuk letra ere badute.

Datu bitxiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bere ospearen zati bat melodia musika sortzeko ordenagailu programa berezi batek sortu izanaren usteari zor dio, garai hartan oso sinesgarria zena.
  • Ohikoa da lan hau oker, Jean-Michel Jarren lana dela uste izatea, hau, lanaren jatorrizko egilea baino askoz ezagunagoa bait da, eta sintetizagailuak eta oso antzeko estiloa ere erabiltzen baititu.
  • Lehen ahapaldiaren metrika gaztelaniaz duen izenera bikain egokitzen da (hau da, baten nota kopurua eta bestearen silaba kopurua berbera da) jatorrizko izenburuarekin gertatzen ez dena, hau, bide batez, herrialde ez anglosaxoi guztietan berbera delarik.
  • "Palomitas de maíz" gai honek ospe bitxia izan zuen Ekuadorren Polo Baquerizok zuzendutako Haga negocio conmigo saioaren zati baten ondorioz. Zati horretan, Polo Baquerizok parte-hartzaileak "Palomitas de maíz" kantua euren eskuak ahora itsatsiak, esku zapladak emanez eta ahoa mugituz notak modulatuz jotzera desafiatzen zituen. Esaten denez, Polo Baquerizo bera da, Ekuador guztian, kantu hau modu horretan jotzeko gai den bakarra.