Portulano
Wikipedia(e)tik
Portulanoa itsasgizonek Erdi Aroan eta Errenazimentuan erabili ohi zituzten itsas mapak dira. Mapa portulanoetan, itsasoen eta portuen geografia ezaugarriez gainera, portuei buruzko bestelako datu batzuk adierazten ziren (ekonomia, meteorologia, etab.). Gorde den mapa portulano zaharrena Petrus genoarrak 1311n egina da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.