Proteo (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Proteo (satelitea) 
Behaketa
Itxurazko magnitudea (V)19,7
Gorputz-gurasoaNeptuno
AurkitzaileaStephen P. Synnott (en) Itzuli eta Voyager 2
Aurkikuntza-data1989ko ekainaren 16a
Honen izena daramaProteo
Orbitaren ezaugarriak
Ardatzerdi handia117.647 km
Eszentrikotasuna0,00053
Orbita-periodoa1,122314 egun
Makurdura orbitala0,00053 °
Ezaugarri fisikoak
Erradioa210 km
Bolumena34.000.000 km³
Masa50 Zg
Tenperatura51 K
Albedoa0,096
Behin-behineko izendapenakS/1989 N 1

Proteo Neptuno planetaren seigarren satelite naturala da.

Ezaugarri fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proteo Neptunoren bigarren sateliterik handiena da, Triton satelitearen ondoren. Eguzki-sistemako gorputzik ilunenetariko bat da, jasotzen duen argiaren % 6 besterik ez baitu islatzen.

Proteok forma irregularra du (436 × 416 × 402 km), inpakto-kraterrez josia dago, eta ez du, itxuraz, inolako jarduera geologikorik. Zientzialariek uste dute Proteo dela, dentsitate horretako objektuei dagokienez, bere grabitatearen indarrez esferiko bihurtu gabe izan daitekeen handiena. Izan ere, bera da eguzki-sistemako gorputz irregularrik handiena, Saturnoren Febe baino handiagoa.


Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurretik ezin da detektatu teleskopio bidez, zeren, planetatik hain gertu egonik, sateliteak islatzen duen argia galdu egiten baita planetak islatzen duenarekin nahastuta. Voyager 2 zundak Neptunoren inguruan pasatzean egindako argazkiak aztertzean aurkitu zuten Stephen Synnott-ek eta Bradford A. Smith-ek 1989an.


Izendapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989ko uztailaren 17an aurkikuntzaren berri eman zutenean, S/1989 N 1 izendapena eman zioten behin-behinean. 1991ko irailaren 16an eman zitzaion behin betiko izena. Proteo satelite-izena mitologia grekoko Proteo pertsonaian du jatorria; itsasoko jainko bat zen, Poseidonen semea.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]