Punk

Wikipedia, Entziklopedia askea

Punk musika establishmentaren kontra jotzea helburu duen kultur mugimendua da, rock musikaren adar baten sortzailea: punk-rock delakoa. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan 1974-1975ean sortua. The Ramones, The Sex Pistols, The Damned, Patti Smith edo The Clash izan ziren musikaren eta estetikaren eredua ezarri zuten musika taldeak.

Punkak bere kultura eragin zuen; gazte-bortizkeria, janzkera propio eta bereziak, muturreko askatasunean oinarritutako ideologia eta kontsumismoaren kontrako etika dira haren ezaugarri nagusiak.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Punk Aldatu lotura Wikidatan


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.