Pupuan trapua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pupuan trapua
Datuak
IdazleaXabier Olaso
Argitaratze-data2004, lehen argitalpena
GeneroaOlerkia
Jatorrizko izenburuaPupuan trapua
ArgitaletxeaPamiela
HerrialdeaEuskal Herria
BildumaTamaina ttikia
FormatuaLiburua
ISBN84-7681-409-7
SariakEuskadi Literatura Saria - Haur eta Gazte Literatura, 2005ean
Datu gehigarriak

Pupuan trapua 84 poesia biltzen dituen liburua da. Otxandioko idazle den Xabier Olasok idatzitako liburu honetan bi ataletan banatzen dira olerkiak: Esna irauteko poemak eta Lotarako kantu-kontuak. Nahiz eta liburuaren lehen argitalpena 2004koa den, Pamiela argitaletxeak argitaratua, 2007an Centro de Lingüística Ateneak edizio elebiduna plazaratu zuen Madrilen: Pupuan Trapua/Un trapito en la pupa. Lan honi esker, egileak Haur eta Gazte Literaturako libururik onenaren Euskadi Literatura Saria jaso zuen 2005ean.

Atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen atala: «Esna irauteko poemak»[aldatu | aldatu iturburu kodea]

59 poesia jasotzen dira atal honetan, zeinak oso estilo eta gai ezberdinekoak diren. Atal honetako poesia bat dugu ondorengoa, liburuari izenburua ematen diona, hain zuzen ere:


« PUPUAN TRAPUA

Urratu zait belauna,

odol ttanta bat txirrist,

negarraren negarrez

muki-kandelakzintzilik.

Bat, bi hiru

lau eta bost

bost xentimoko pupua

sei, zazpi, zortzi

bederatzi eta hamar

hamar xentimoko trapuaz

sendatu zait niri.

Harro nago nire pupuaz

eta harroagoa nire trapuaz

»

Bigarren atala: «Lotarako kanta-kontuak»[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poema multzo hau 25 poesiek osatzen dute. Hauetako askok lo-kanta herrikoien eragin eta jatorri nabarmena dutela esan daiteke:


« Loa, loa martxuka eder,

Loa, loa kuttuna,

Aita zureak ereitten dabil,

Ama zurekin, ttunttuna

»

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Etxanizen arabera[1] , argi dago tradizioa eta herri-literatura oinarri dituela Olasok poemak idazterako garaian, baina Herri sineskeriaz eta sorgin hizkeraz ere baliatzen da, adibidez, «hurrup eta klik, ikimilikiliklik» (38.Or) esaten duenean. Idazle honen obra aztertzerakoan herri-tradizioaz gain, kontuan izan beharreko beste elementu batzuk ere badira, hala nola, hizkeraren sinpletasuna, umorea eta jokoa. Beste kasu batzuetan haurren artean hain arrakastatsuak diren kontu eskatologikoetara jotzen du, baita txisteetara ere. Horien gzutien ondoan bestelako eraginak aurki daitezke, esaterako haiku japoniarrak; poema motz, sinple eta hunkigarriak:


« BETE-BETEAN

Ateri da negarra

Zure begietan

Euria dihardu orain,

Bete betean. (86. or.)

»



Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • OLASO, Xabier (2004): Pupuan trapua. Pamiela. Iruñea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxaniz Erle, Xabier. (2011). «Pupuan trapua (2004)» Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia (EHU): 199-206..