Otxandio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Otxandio

 Bizkaia
Otxandioko plaza.
Otxandioko plaza.

Otxadioko armarria

Izen ofiziala Otxandio
Estatua
Erkidegoa
Herrialdea
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Durangaldea
Alkatea Santi Uribe (Bildu)
Herritarra otxandiar
Koordenatuak 43°2′24″N 2°39′17″W / 43.04000°N 2.65472°W / 43.04000; -2.65472Koordenatuak: 43°2′24″N 2°39′17″W / 43.04000°N 2.65472°W / 43.04000; -2.65472

Bizkaia municipalities Otxandio.PNG

Eremua 12,43 km2
Garaiera 554 m
Posta kodea 48210
Biztanleria 1.289 bizt. (2013)
Dentsitatea 103,7 bizt./km²
http://www.otxandio.net

Otxandio Bizkaiko hego-ekialdean dagoen udalerria da, Arratia-Nerbioi eskualdean (nahiz eta Durangoko Barruti Judizialean egon). Arabako mugan dago, eta aipatzekoa da EAEko Lurraldearen Antolakuntza Artezpideek Erdialdeko Araba izeneko eremu funtzionalean kokatzen dutela.

2012an 1.302 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urkiolako Parke Naturalaren ondoan dago udalerria. Halaber, Arangioko mendilerroaren magalean kokatuta dago, Otxandio Aramaiotik banatzen duen mendilerroaren ondoan.

Klima hotza du Otxandiok, kontinentala. Egunaren eta gauaren artean eta neguaren eta udaren artean alde handiak daude. 2005eko datuak hartuta honako tenperatura-grafiko hau eraiki daiteke:

Otxandioko batezbestekoa eta batez besteko maximo eta minimoak biltzen dituen grafikoa 2005. urtean

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1115ean herriaren izena lehen aldiz dokumentatuta azaldu zen, Antso VII.a Nafarroako erregeak sinaturik. Baina 1236 eta 1254 artean jaso zuen Hiri-Gutuna, Diego Lopez Harokoak. Beraz, Bizkaian sortutako lehen herrietako bat da.

1936ko uztailaren 22an Francoren armadak herria bonbardatu zuen.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otxandioko hirigune historikoa Berant Erdi Aroko bide-herri edo herri ibiltarien hirigintza planifikazioaren eredu da. Hiri-bilbea oso xinplea dauka: kale nagusi bat dago eta handik igarotzen da bidea. Erabat gorde du hiri-bilbea, izan ere antzinako errepidea zihoan leku beretik doan Artekale kaleaz eta horren bi aldeetan dauden beste bi kale paraleloz osatua dago. Bi kale horiek Udaletxeko kalea eta Harakinen kalea dira, azken horrek denbora batean Satonkale zuen izena. Kale horiek kantoi motz eta estu batzuen bidez lotzen zaizkio kale nagusiari, horietako zenbait estalita daudelarik.

XV. eta XVI. mendeetan herria asko handitu zen, luzetara, bidearen zentzua jarraituz. Horrela Urigoiena eta Uribarrena kaleak sortu ziren, Artekalearen iparraldeko eta hegoaldeko luzapen gisa. Gero, Uribarrena eta Urigoienako inguruetako biztanle kopurua ere handitu zenez, izen bereko errebalak sortu ziren, espazio heterogeneo gisa eta Erdi Aroko herriak daukan egituraketa ordenatua gorde gabe.

Herria sortu zeneko erdiguneak mehelin arteko txantelketa gotikoa gordetzen du hein batean. Etxeek aurrealde gutxi eta sakonera handia daukate, eta herriaren bilbea Plaza Nagusiak baino hausten ez duen etxadi xinple bidez osatuta dago. Plaza horrek espazio irregularra betetzen du eta XIX. mendean birmoldatu eta handitu zuten.

Eraikin gehien-gehienak 2 edo 3 solairukoak dira, mehelina daukate, bi isurbideko teilatuak eta fatxadarekiko paralelo den gailurra. XVI. eta XVII. mendeetan harlanduz egindako etxe batzuek zutik diraute oraindik ere. Plazaren eraikuntza perimetrala neoklasikoa da. Haren inguruan daude Santa Marina eliza (pizkundetar da baina dorrea barrokoa du), udaletxea, pilotalekua, bolatokia eta pasealekua.

1995eko abenduaren 5ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zituen hiru eraikinak, Sailkatutako Kultura Ondasuna[1].

Otxandioko udaletxea

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Bildu koalizioko hautagai Santi Uribe aukeratu zuten alkate.

Otxandioko udalbatza

Izena Zinegotziak Boto kopurua[2]
Bildu
7
522 (%68,24)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
2
219 (%28,63)
Alderdi Popularra (PP)
-
15 (%1,96)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
-
9 (%1,18)

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko beste eskualde batzuetan ez bezala, eta seguru asko bere kokapen geografikoaren ondorioz, Otxandiok ez zuen izan hazkunderik XX. mende osoan zehar. Are gehiago, beste toki batzuetako industrializazioaren ondorioz, Otxandio garrantzia galduz joan zen mendeak aurrera egin ahala.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otxandiar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otxandio Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa