Quod natura non dat, Salmantica non præstat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salamancako Unibertsitatearen fatxada.

Quod natura non dat, Salmantica non præstat (euskaraz Naturak ematen ez duena, ez du Salamancak ematen) latinezko esapide bat da. Bere esanahia naturak norberari eman ez diona unibertsitate batek ez diola emango da, alegia, adimena, oroimena edota ikasketetarako gaitasuna, ez direla unibertsitate batek bere ikasleei eskaini diezazkiekeen irakasgaiak, aldiz, ikasleei, berez edo jaiotzez, naturak emanak direla.

Modu okerrean esaldi hau Salamancako Unibertsitatean jatorria duela uste izan da, unibertsitateen leloak ikasketetarako bultzatzaileak, jakintza eta zientzien hedatzaileak edo moralistak baitira. Salamancako Unibertsitatearen leloa honakoa da: «Omnium scientiarum princeps Salmantica docet», «Salamancako Unibertsitatea zientzia guztien irakaskuntzan lehena da».

Leloa, Salamancako Unibertsitateko adingabeen eraikinean bisitariei harrera egiten dien atarian harri landuan zizelkatua dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]