R. K. Narayan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Rasipuram Krishnaswami Narayan edo R. K. Narayan (Madras, 1906 - Chennai, 2001) indiar eleberrigilea izan zen. Ingelesez idatzi zuen bere obra guztia. Bere lanetan Indiako zibilizazio tradizionalaren fisonomia eta kolono ingelesen kulturatik jasotzen duen eraginaren pisua erakusten du.

Eleberri guztiak bere irudimenean sortu zuen Malgudi hirian daude girotuta. Aipagarrienen artean hauek daude: Swami and friends (1935, Swami eta lagunak), The English teacher (1945, Ingeleseko irakaslea), Waiting for the Mahatma (1935, Mahatmaren zain), The man eater of Malgudi (1961, Malgudiko gizon-jalea). Horiez gainera, Indiako bi epopeia garrantzitsuenen bertsioak argitaratu zituen prosa modernoan: Ramayana (1972) eta Mahābhārata (1978).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]