Ramayana

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hanuman Ramaren aurrean.

Ramayana edo Ramaiana (euskaraz: «Ramaren erromantzea») Indiako bi poema epiko nagusietan laburrena da; Mahabharata («Bharata dinastiaren historia epikoa») da bestea. Valmiki poetak idatzi zuen Ramayama poema sanskrito hizkuntzaz, K. a. IV. mendean.

Berrogeita zortzi mila bertso dira, zazpi liburutan banatuak, eta Rama Vishnuren zazpigarren avatarrak Sita bahituriko emaztearen bila zebilela izandako abenturak kontatzen ditu. K. o. V. mende aldera berridatzi zuten poema, K. a. IV. mendean idatziriko testuak oinarritzat hartuta. Hiru atal berri erantsi zioten gero, erlijio eta Vishnurenganako debozio-eduki handiagoz hornitu zutenak.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramayana Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]