Ralph Abernathy

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ralph Abernathy

Ralph David Abernathy, Sr. (Linden, Alabama, Ameriketako Estatu Batuak, 1926eko martxoaren 11a - Atlanta, Georgia, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko apirilaren 17a) apaiz baptista eta eskubide zibilen aldeko buruzagia izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948an artzain baptista ordenatu, 1950ean Alabaman matematikan lizentziatu eta 1951n soziologiako doktoregoa lortu zen Atlantako Unibertsitatean. Urte horren amaieran, Montgomeryko eliza baptistaren artzain bilakatu zen Alabaman. Martin Luther Kingekin batera, beltzentzat berdintasuna lortzea helburu zuten hainbat erakunde sortu zituen Estatu Batuetan; haren laguntzailerik gertukoena izan zen Abernathy 1950eko hamarkadaren bukaeran, eta 60koaren hasieran egin ziren eskubide zibilen aldeko kanpainetan. 1961ean Georgiako Atlantan aritu zen artzain-lanetan. King eta Abernathy sarritan kartzelatu zituzten desobedientzia zibileko ekintzengatik. 1968an Luther King hil zutenean, Abernathyk Southern Christian Leadership Conference (SCLC) erakundearen lehendakaritza hartu, eta Estatu Batuetako beltzen eskubide zibilen aldeko kanpainetan lan egiten jarraitu zuen. 1977 arte izan zen SCLCren lehendakari. 1989an bere autobiografia argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ralph Abernathy Aldatu lotura Wikidatan