Ramanuja
Wikipedia(e)tik
Ramanuja Indiako hegoaldeko erlijio-gizon eta filosofo hindua (Sriperumbudur, India, 1077 - Srirangam, 1137). Sri Rangamgo tenpluan jardun zuen, bertako gurtza antolatu zuen eta tenplu berriak sortu zituen handik kanpora, Vishnu eta Sri haren emaztearen ohoretan betiere. Deboziozko liburuak idatzi zituen eta aipagarriak ditu bereziki Veda (Vedarthasamgraha), Brahma-sutra (Sri-bhasya) eta Bhagavadgita (Bhagavadgita-bhasya) liburuei buruzko iruzkinak. Giza arimaren batasuna aldarrikatu zuen eta bhajti edo gurtzaren balioa defenditu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.