Arima
Wikipedia(e)tik
Arima (latinetik: anima), zenbait tradizio espiritual, filosofiko eta psikologikotan, pertsona, izaki bizidun edota objektuen esentzia gorpuzgabea da. Hainbat sistema filosofiko eta espiritualek irakasten dute gizakiek arima dutela; beste batzuen arabera, izaki bizidun guztiek, bai eta bizirik gabeko objektuek ere (esaterako, ibaiek) arima dute. Azken sinesmen horri animismo deritzo.
Arima hitza izpiritu, kontzientzia edo izatearen sinonimo izan daiteke, eta lan zientifikoetan, sarritan, gogoaren edo kontzientziaren sinonimotzat hartzen da.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |