Ramiro II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramiro II.aren asmatutako irudia

Ramiro II.a Monjea[1] (1086ko apirilaren 24a - Huesca, 1157ko abuztuaren 16a) Aragoiko erregea (1134-1157) izan zen.

Biografia

Antso V.a, Nafarroako erregea eta Felizia Roucykoa gurasoak zituen.

Hasieran monje Frantzian eta abadea Huescan izan zen. 1134an Alfontso anaia oinordekorik gabe hiltzean Roda-Barbastroko apezpikua zen. Botoak utzi zituen behin-behinean eta Iruñeko Erresuma Gartzia Ramirezen eskuetan bazegoen ere, Aragoin hiru erregenahi ziren: Petri Atareskoa, Alfontso VII.a Gaztelakoa eta bera[2].

Potera finkatzeko Gilen IX.a Akitaniakoaren Ines alaba ezkondu eta Petronila zuten alaba. Ramon Berenguer IV.ari ezkon-hitza eman zioten. Ezkontza-kontratuan, Barbastron 1137an sinatuta, Aragoiko Erresuma eta Bartzelonako konderria bere lotura adostu zuten[3].

Behin ezkontza legezkoa egin, bizitza publikoa utzi eta Huescako San Petri monasteriora itzuli zen, non Huescako kanpaiaren kondairan protagonista izan zen[4].

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramiro II.a Aldatu lotura Wikidatan
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Bisson,, Thomas N.. (2000). The Medieval Crown of Aragon: A Short History. Oxford: Clarendon Press.
  3. Chaytor, Henry John. (1933). A History of Aragon and Catalonia. Londres: Methuan Publishing.
  4. Alvar, Carlos; Alvar, Manuel. (1997). Épica medieval española. Madril: Cátedra ISBN 84-376-0975-5..


Aurrekoa
Antso V.a Nafarroakoa
Aragoiko erregea
1134-1157
Ondorengoa
Petronila Aragoikoa