Alfontso VII.a Gaztelakoa
Wikipedia(e)tik
Alfontso VII.a Gaztelakoa (Caldas de Reis, 1105eko martxoaren 1a -Sierra Morena, 1157ko abuztuaren 21a), Enperadorea ezizenaz ezaguna, Galizia (1111 - 1157) Gaztela eta Leongo erregea (1126 - 1157) eta Imperator totius Hispaniae (1135-1157) izan zen[1].
Eduki-taula |
[aldatu] Biografia
Urraka Gaztelakoa eta Erramun Borgoinakoa zituen gurasoak, lehendabiziko Borgoinako leinuko erregea Hispanian izanik.
Bere erreinaldiaren helburu nagusia inguruko Erresumetan bere hegemonia finkatzea izan zen. Hala ere, ez zuen bete:
- Portugal 1128an de facto eta 1143an de jure independente bihurtu zen;
- 1134 arte, Alfontso I.a Aragoi eta Nafarroako erregea izan zen, hiltzean saiatu zuen erresuma biak menderatzea. Hala ere, azkenean utzi eta Tudejengo ituna sinatu behar zuen.
- Almohadeen erasoaldien aurka egin behar zuen[2].
[aldatu] Ezkontza eta seme-alabak
1128an Erramun Berenguer III.a Bartzelonakoaren alaba zen Berenguela ezkondu zuen. Zazpi seme-alaba izan zituzten:
- Antso III.a Gaztelakoa (1134-1158)
- Erramun, umea zela hilda.
- Fernando II.a Leongoa (1137-1188)
- Konstanza (1138-1160), Luis VII.a Frantziakoa ezkondu zuena.
- Antsa (1139-1179), Antso VI.a Nafarroakoa ezkondu zuena.
- Gartzia (1142-1145/6)
- Alfontso (1144-1149)
1152an, Ladislao II.a Poloniakoaren alaba zen Rikilda ezkondu zuen. Semea eta alab izan zituzten:
- Fernando, (1153-1157)
- Antsa (1155-1208), Alfontso II.a Aragoikoa ezkondu zuena.
Gainera maitale bi izan zituen:
- Guntroda Pérez. Alaba bat izan zuten: Urraka (1132-1164), Gartzia V.a Nafarroakoaren ematzea zena
- Urraka Fernández, agian Gartzia III.a Santxezen leinukoa. Alaba bat izan zuten, Estefania izenekoa.
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Arnaldo Astorgakoa "Chronica Adefonsi Imperatoris"
- ↑ Riley-Smith, Jonathan (1990). Atlas of the Crusades. New York: Facts on File. 48. orr.
[aldatu] Ikus, gainera
| Aurrekoa Urraka Leon eta Gaztelakoa |
Gaztelako erregea 1127 - 1157 |
Ondorengoa Antso III.a Gaztelakoa |
| Aurrekoa Urraka Leon eta Gaztelakoa |
Leongo erregea 1126 - 1157 |
Ondorengoa Fernando II.a Leongoa |
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |