Real Murcia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Real Murcia Club de Fútbol
Ezizena(k) Pimentoneros
Sorrera 1908
Futbol zelaia Nueva Condomina
(edukiera: 31.179 lagun)
Presidentea Espainia Jesús Samper
Entrenatzailea Espainia Julio Velázquez
Liga Bigarren maila
2013-14 4.a (jeitsiarazia)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Real Murcia Club de Fútbol futbol talde murtziarra da, 1908an sorturikoa.

Espainiako futbol ligako bigarren mailan ohiko taldea izan da, 52 denboralditan jokatu du, Espainiar Estatuan maila honetan gehien aritu den taldea da. Honetaz gain 18 denboraldi ere egin ditu lehen mailan. Liga hau gehienetan irabazi duen taldea ere bada, 8 aldiz hain zuzen ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1908an sortua dela uste da, Antonio Aullón idazlearen lanetan agertzen baita, baina paperetan 1919an eratua dela dirudi. 1920 urtean Levante FC de Murcia izenarekin Levanteko Futbol Federazioan eman zuen izena. 1924 urtean Alfonso XIII.ak Errege titulua eman eta gaurko Real Murcia izena hartu zuen.

Liga sortu zenean Real Murcia hirugarren mailan ezarria izan zen. 1940an Lehen mailara igotzea lortu zuen eta urte hartan Real Madrid taldearen aurkako partida irabazi bazuen ere azken postuan gelditu eta maila galdu zuen. Hurrengo urtean FC Barcelona taldearen aurka play-offa jokatu baina katalanak mantendu ziren lehen mailan. 1944ean igo zen bigarren aldiz eta urte hartan Errege Kopan final aurrekoetara iritsi zen.

Hurrengo hamarkadetan bi mailen artean aritu zen eta igogailu taldea ezizena jaso zuen. 1970an hirugarren mailaraino jeitsi zen eta klubak aldaketa sakonak egin zituen. José Moreno Jiménez presidente bihurtu eta honek taldea lehen mailara itzuli zuen 1973an.

80. hamarkada bikaina izan zen taldearentzat sei urte egin baitzituen lehen mailan. 90. hamarkada ordea beltza izan zen, krisi instituzionala eta soziala bizi izan zituen eta hirugarren mailan aritzea ere tokatu zitzaion 1995-96 denboraldian.

1998an gaur egungo presidentea den Jesús Samper presidente bihurtu eta taldea bigarren mailan egonkortu du. Ez hori bakarrik, 2002an Lehen mailara igo zen bai eta 2012an ere. Bi aldietan urte bakarra egin zuen goren mailan. 2006an Estadio berria inauguratu zuen, Nueva Condomina.

2012-13 denboraldian bigarren mailako 19. postuan gelditu da. Jeistea tokatzen zitzaion baina CD Guadalajara jeitsi arazi zuten diru zorrengatik eta Real Murcia mantendu egin zen. 2014an ordea laugarren postuan bukatu duen arren bigarren B mailara jeitsiarazia izan da aurkeztu beharreko abala aurkeztu ez izanagatik. Auzia epaitegietara eraman duen arren ez du mantentzearen helburua lortu.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Posturik onena: 11.a 1944-45, 1945-46, 1983-84 eta 1986-87 denboraldietan.

Bigarren maila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (8): 1939-40, 1954-55, 1962-63, 1972-73, 1979-80, 1982-83, 1985-86, 2002-03.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Murcia Aldatu lotura Wikidatan