Murtzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Murtzia

 Murtziako Erkidegoa
Murtzia
Segura ibaiaren ibarra, atzekaldean Murtzia hiria ikus daitelarik.
Murtziako bandera

Murtziako armarria

Izen ofiziala Murcia
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Murtziako Erkidegoa
Murtziako ErkidegoaMurtziako Erkidegoa
Murtziako Baratza
Alkatea Miguel Angel Camara Botia (PP)
Koordenatuak 37°59′N 01°08′W / 37.983°N 1.133°W / 37.983; -1.133Koordenatuak: 37°59′N 01°08′W / 37.983°N 1.133°W / 37.983; -1.133
Murtzia Murtziako Erkidegoa-n dago
Murtzia
Murtzia Espainia-n dago
Murtzia
Eremua 881,86 km2
Distantzia 400 km Madrila
Postakodea 30001-30012
Biztanleria 436.870 bizt (2009)
Dentsitatea 495,4 bizt/km²
Sorrera 829
http://www.ayto-murcia.es/

Murtzia (gaztelaniaz eta ofizialki Murcia) Espainiako hego-ekialdean dagoen hiria da, herrialde osoko zazpigarren populatuena dena. Izen bereko probintzia eta autonomia erkidegoko hiriburua da.

436.870 biztanle zituen 2009an.

Eduki-taula

Inguru naturala [aldatu]

Segura ibaiak zeharkatzen du. Altuera desberdineko mendiek zeharkatzen dute, Carrascoy, El Puerto, Villares, Columbares, Altaona eta Escalona. Udalerriaren hegoaldeko mendizerrak Murtzia Cartagenako zelaitik banatzen du.

Banaketa administratiboa [aldatu]

Murtziako mapa, urdinez erdigunea ageri dela.

Berez hiriaren erdigunea denean 175.000 pertsona bizi dira, eta erdigunearen inguruan 54 herri daude (gaztelaniaz pedanía deituak). Herri hauetako batzuk jada erdiguneari lotuta daude, eta beste batzuk erdigunetik 10-15 kilometrora daude eta izaera propioa mantentzen dute, nahiz eta Murtziako udalerriaren zati izan.

Herriak [aldatu]

Garraiobideak [aldatu]

Murtziako autobusak [aldatu]

Murtziako autobusen konpainia Latbus deritzona, hainbat linea ditu, Murtzia hiri artekoak eta inguruko herriak elkartzen dituztenak. Hiriko lineak hamaika dira guztira eta hiri artekoak 43.

Murtziako tranbia [aldatu]

Sakontzeko, irakurri: Murtziako tranbia

Tranbiaren lehen tartea 2007ko maiatzean zabaldu zen froga moduan, eta Murtzia hiriaren erdialdea, Juan Carlos I.a etorbidea eta Espinardoko gunea batzen ditu. Ibilbideak lau geltoki baino ez ditu.

Froga tarte horren arrakasta ikusita, 2009ko urrian, tranbiaren lehen linea osoa eraikitzeko lanak hasi ziren, FCC eta Comsa enpresen eskutik.

Aldirietako trenak [aldatu]

Murtzia eta Alacant arteko Renfe Aldirietako tren sareak bi linea dauzka, C-1 linea Murcia del Carmen eta Alacant artekoa, eta C-2 linea Murcia del Carmen eta Águilas artekoa.

Demografia [aldatu]

Biztanleriaren bilakaera
1900 1920 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
111.693 142.480 195.658 217.934 249.771 243.687 284.585 328.100 370.745 436.870

Argazkiak [aldatu]

Klima [aldatu]

Datu klimatikoak (Murtzia - Alcantarilla)
Hilabetea Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 16.4 18.2 20.4 22.5 25.8 30.0 33.4 33.6 30.2 25.0 20.0 17.0 24.4
Batez besteko tenperatura (ºC) 10.1 11.7 13.5 15.6 19.0 23.1 26.2 26.7 23.6 18.8 14.1 11.1 17.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.9 5.2 6.7 8.7 12.2 16.2 19.0 19.9 16.9 12.7 8.2 5.2 11.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 25 28 30 27 32 20 5 10 27 44 32 21 301
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 3 3 3 4 4 2 1 1 2 4 4 4 35
Eguzki orduak 172 176 212 240 280 310 338 301 235 203 169 159 2797
Iturria: Agencia Estatal de Meteorología[1]

Pertsonaia ezagunak [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

  1. , http://www.aemet.es/es/serviciosclimaticos/datosclimatologicos/valoresclimatologicos?l=7228&k=mur 

Ikus, gainera [aldatu]

Kanpo loturak [aldatu]