Redongo abadia

Koordenatuak: 47°39′00″N 2°05′02″W / 47.649987°N 2.083959°W / 47.649987; -2.083959
Wikipedia, Entziklopedia askea
Saint-Sauveur abadia
 Monumentu historikoa
Saint-Pierre katedrala
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceQ88521114
Eskualdea Bretainia
Departamendua Ille eta Vilaine
BarrutiRedoneko barrutia
Frantziako udalerriRedon
Koordenatuak47°39′00″N 2°05′02″W / 47.649987°N 2.083959°W / 47.649987; -2.083959
Map
Historia eta erabilera
IrekieraIX. mendea
Arkitektura
Estiloaklasizismoa
Ondarea
Mérimée IDPA00090664

Redongo Saint-Sauveur abadia (frantsesez: Abbaye Saint-Sauveur de Redon) Bretainiako Redon herriko abadia ezaguna da. 1875ean Frantziako monumento historiko izendatu zuten.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

832 urtean bertakoa zen Ratwili nobleak Conwoïon monje bretoiari lurrak eman zizkion abadia eraikitzeko Oust eta Vilaine ibaiek bat egiten zuten gunean. Nantesko Ricwin kondeak eta Vannesko Raginarius apezpikuak diruz laguntzeari uko egin zioten baina bi urte beranduago apezpikuak atzera egin eta Luis I.a Errukitsua enperadoreari proiektua bultza zezan esaktu zion. Bi eliza eraiki zituen batera, ata Kristo Salbatzaileari eskeinia (hortik izena) eta bestea Ama Birjinari eskinitakoa. San Apodème-ern erlikiak ezarri zituen aldare nagusian.

Hasierako urte haietan normandiarren eraso ugari jasan zituen. 852an Loira ibaian gora zihoazen normandiarrak ekaitzaren aurrean babesa bilatu zuten abadian. Gauean elizako ardo kutsatua edan zuten eta ia denak hil ziren. X mendearen amaierararte iraun zuten erasoek eta sarritan bertan behera utzi behar izan zuten abadia.

XII mendean handitu egin zuten gotiko estiloko kupula, transeptua eta klaustroa gehituz. Koroa XIII mendean eraiki zuten. 1780 urtean suak habeartea kaltetu zuen eta berreraiki egin zuten, txikiagoa ordea, eta ondorioz dorre gotikoa elizatik banatuta gelditu zen.

1839an eudistek eskuratu zuten eraikina eta ordutik hona eskola katolikoa izan da. Hala jarraitzen du gaur egun ere. 1950an berrizte lan batzuk egin ziren eta Erdi Aroko freskoak aurkitu zituzten hormetan.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]