Bretainia

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Bretainia eskualde historikoari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Bretainia (argipena)

Bretainia


Breizh, Bertaèyn

Ez da estatua
Bretainiako bandera
Bandera
Bretainiako armarria
Armarria
Ereserkia: Bro Gozh ma Zadoù
(Nire arbasoen lur zaharra)
Hiri nagusiak Naoned, Roazhon, Brest, an Oriant, Kemper
Eremua 34.034 km²
Biztanleria 4.271.000 (2005)
Dirua euroa
Herritarra bretoi
Hizkuntza(k) bretainiera, frantsesa, galoa
Ofiziala(k) frantsesa

Bretainia (bretainieraz Breizh, /bʁejs/ ahoskatua, frantsesez Bretagne, galoz Bertaèyn) eskualde historiko eta kulturala da, bost Nazio zeltetako bat. Antzinean erresuma zelta eta dukerri independientea izan zen. Bere bandera gwenn-ha-du (beltza eta zuria) delakoa da.

Bretainiak Frantzia ipar-mendebaldeko penintsula osoa hartzen du, Mantxako itsasoaren eta Bizkaiko Golkoaren artean kokatua.

[aldatu] Historia

Antzina erresuma burujabea eta dukerria izan zen. 1532. urtean Frantziari atxikitako atzerriko probintzia bihurtu zen, 1790. urtean administratiboki desagertu eta bost departamendutan zatitu zutelarik: Aodoù an Arvor (Côtes-d'Armor), Penn-ar-Bed (Finistère), Il-ha-Gwilen (Ille-eta-Vilaine), Mor-Bihan (Morbihan) eta Liger-Atlantel (Loire-Atlantique).

Eskualdekatzean, horietako lauekin Bretainia eskualdea sortu zuten, Liger-Atlantel kanpoan utziz eta Pays de la Loire eskualdearekin bat eginez.

[aldatu] Bretainiako lurralde historikoak

Bretainia osatzen duten lurralde historikoak

Bretainiako abertzaleek aldarrikatzen duten lurraldea (Bretainia historikoa bezala ezagutua) egun Bretainia izena duen eskualde edo erregioaz landa, Loira Atlantiarreko departamendua ere barne biltzen du. Horrela, Bretainia historikoa 9 herrialdetan banatzen da:

[aldatu] Ikus, gainera


Nazio zeltak
Irlanda Eskozia Gales
Bretainia Kornualles Man Uhartea


Tresna pertsonalak