Richard Neville, Warwickeko 16. kondea

Wikipedia(e)tik
Richard Neville Warwick» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Richard Neville
Richard Neville, Warwickeko 16. kondea

Warwickeko 16. kondea
1449 – 1471

Jaiotza 1428ko azaroaren 22a
Heriotza 1471ko apirilaren 12a (42 urte)
Barnet, Hertfordshire
Ezkontidea Anne Beauchampekoa
Senideak Richard Neville, Salisburyko 5. kondea (aita)
Alice Montacute (ama)
Sinadura Richard Neville, Warwickeko 16. kondea-ren sinadura

Richard Neville, Warwickeko 16. kondea (?, 1428ko azaroaren 22a - Barnet, Hertfordshire, 1471ko apirilaren 12a), izengoitiz Warwick Erregegilea (ingelesez: Warwick the Kingmaker) deitua, aitoren seme, administrari eta militar ingelesa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi Arrosen Gerran York etxearen alde, eta Henrike VI.aren eta Lancaster etxearen kontra jardun zuen. Saint Albanseko Guduan garaipena lortu zuen, eta Northamptongo Guduan Henrike VI.a erregea garaitu eta atxilotu zuen; azkenik York etxea hautatu zuten erregetzarako.

Henrike VI.a errege ohiaren osteek, ordea, Yorkeko dukea menderatu zuten eta Warwickek ihes egin behar izan zuen. Londresera itzuli zenean, Yorkeko seme Eduardo IV.ak errege izendatu zuen bere burua (1461), eta Margarita Anjoukoaren armadari nagusitu zitzaion. Eduardo IV.a errege berriak ohorez hartu zuen Warwick, baina honen esanaren kontra, Elizabeth Woodvillerekin ezkondu izanagatik, Margarita Anjoukoaren zerbitzuan jarri zen Warwick, eta Henrike VI.a izendarazi zuen berriro errege. Azkenik, Eduardoren osteek garaitu eta hil zuten Warwick.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Neville, Warwickeko 16. kondea Aldatu lotura Wikidatan