Richard Sharpe Shaver

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amazing Stories aldizkaria

Richard Sharpe Shaver (Berwick, Pennsylvania, 1907 - Summit, Arkansas, 1975). Ameriketako Estatu Batuetako zientzia-fikzioko idazlea. Ipuingile bezala Bigarren Mundu Gerra ondoren ospe handia lortu zuen, bereziki Amazing Stories aldizkarian argitaratutako narrazioei esker. Sharpek zabaldutako ideiak oso ezagunak egin ziren harik eta Shaverismo izeneko sortu arte. Eskizofrenia diagnostikatuta, ospital batean ingresatu behar izan zuten.[1]

Shaverren ideiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bai Shaverrek baita ere aldizkariaren argitaratzailea, Ray Palmerrek, lehenenengoaren idazkietan zabaldutako ideiak benetakoak zirela behin-behinagotan esan zuten. Funtsean, horien arabera, lur azpian antzinako gizaki-mutanteen zibilizazioa bizi da, Derosak (Detrimental Robots). Mutante horien helburu nagusia gizakien aurka aritzea da eta horretarako erabiltzen dute haiek garatutako teknologia, hondamendiak sortuz. Horrelakoak egiten ez dituztenean zaletasun nagusia gizakiak bahitzea omen da, ondoren torturatzeko, bortxatzeko eta mota askotako esperimentuak egiteko. Derosen teknologia oso aurreratua da eta, esaterako, gauza dira pertsonen buruak manipulatzeko.

Marebito, Takashi Shimizu, 2004, film japoniarra Shaverren ipuinetan oinarritu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ackerman: World of Science Fiction. 117or. Forrest J Ackerman states that it was "the late '70s" when Palmer revealed Shaver had been treated for paranoid schizophrenia in a mental hospital.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Richard Sharpe Shaver


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.