Richmond K. Turner

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Richmond Kelly Turner almiranteak (1885eko maiatzaren 271961eko otsailaren 12) Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan zerbitzatu zuen Bigarren Mundu Gerran.

Karreraren hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Richmond Turner Oregoneko Portland jaio zen 1885eko maiatzaren 27an. Gurasoak Enoch eta Laura Francis Turner izan zituen. Aita batzuetan arrantxo-langile eta nekazari, eta beste batzuetan inprimategiko langile ibiltzen zen. Inprimategiko lanak The Oregonian egunkarirako egiten zituen Thomas anaia zaharrenarekin batera, Californiako Stockton hirian. Richmond gazteak ia gaztaro osoa Stocktonen inguruan eman zuen, Santa Ana denbora labur batean izan bazen ere, eta Stocktongo Eskolan graduatu zen 1904an.

Californiako seigarren barrutiko hautagai bidali zuten Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako Akademiara. James Carion Needham kongresukideak bere izena zerrendan sartzen lagundu zion. 1908ko ekainaren 5ean graduatu zen eta hurrengo lau urtetan, itsasontzi batzuetan ibili zen.

1910ko abuztuaren 3an Harriet Sterlingekin ezkondu zen Stocktonen bertan.

1913an, Turner tenientea denbora labur batean Stewart destruktorean komandante ibili zen. Artilleriaren ingeniaritza buruzko formazioa jaso eta USS Marietta Kanoi-ontzian zerbitzatu ondoren, Pennsylvania, Michigan eta Mississippi korazatuetan nabigatu zuen 1916tik, 1919ra. 1919tik, 1922ra, Turner teniente-komandantea, artilleria ofiziala izan zen Washingtongo Navy Yarden. Gero, California korazatuan kanoien ofizial ibili zen, eta Mervine destruktorearen komandantea izan zen.