Robert Owen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Owen
Robert Owen
Robert Owenen irudia.
Datu pertsonalak
Jaio 1771ko maiatzaren 14
Gales Newtown, Powys (Gales)
Hil 1858ko azaroaren 17a
(87 urte)
Gales Newtown, Powys (Gales)

Robert Owen (Gales, 1771ko maiatzaren 14 - 1858ko azaroaren 17a) enpresaburu eta gizarte-ekintzaile bat izan zen, sozialismoaren eta kooperatiba-mugimenduaren aitzindaria izateagatik ezaguna. Gaztetan, New Lanark izeneko ehungintza-enpresa buru bihurtzen da eta bertako langileen egoera tamalgariaz kezkaturik, hainbat erreforma egiten ditu beraien egoera hobetzeko, lan-ordutegiak arinduz eta lanpostu garbitasun eta segurtasun neurriak hobetzen. Geroago, eskola-sistema publikoaren bultzatzailea da. Bere ideia aurrerakoiak Europa osora zabaldu eta berak asmatutako "8 ordu lanean, 8 ordu aisian, 8 ordu atsedenean" leloa Lehen Internazionalaren eslogan bihurtzen da. Estatu Batuetan New Harmony komunitate utopikoa sortzen du, gerora porrot egingo zuena. Euren kabuz kudeatu eta jabetza pribaturik gabeko komunitateen sustatzailea ere izan zen eta horregatik kooperatiben sortzailetzat jotzen dute zenbaitek. Beste zenbaiten iritziz, kudeatzaile arrakastatsu, filantropo, paternalista eta gizarte-erreformatzaile bat besterik ez zen izan, pentsamendu nahiz teoria sakonik gabekoa.


Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.