Lehen Internazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa
Hammer and sickle.svg

Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista esanguratsuak
François-Noël Babeuf
Karl Marx
Friedrich Engels
Piotr Kropotkin
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Che Guevara
Fidel Castro
Argala
Pertur
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletarioren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  "Estalinismoa"
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista

Lehen Internazionala edo Langileen Nazioarteko Erakundea herrialde desberdinetako langileak biltzeko sortu zen lehenengo naziozgaindiko erakundea izan zen.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1864an sortu zen Londresen.

Langileen elkartzeko mugimenduaren garapenak LNE (I. Internazionala) sortzea eragin zuen, eta, horren barruan, langileen partaidetza politikoaren aldeko doktrina sozialisten (Karl Marx) eta estatuaren aurkako jarrera anarkisten (Mikhail Bakunin) arteko liskarrak sortu ziren. Mundu osoko langile guztientzat proiektaturiko erakunde berri eta asmo handikoa sortu zen.

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1864an Londresko Langile Elkarteen ordezkari talde batek (Britainia Handiko Trade Unions-ekoak, Frantziako Proudhonen jarraitzaileak, Alemaniako Langileen Elkarteko kideak, erbesteratu poloniarrak, hungariarrak, italiarrak, eta abar) Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) sortzeko erabakia hartu zuten; elkarte horri esaten zaio I. Internazionala.

Ordezkarien biltzarrak 21 ingelesek, 10 alemanek (horien artean Marx zegoen), 9 frantsesek, 6 italiarrek, 2 suitzarrek eta 2 poloniarrek osaturiko behin-behieneko komitea aukeratu zuen. Horien artean, sindikalistak, kartistak, joera guztietako sozialistak, Proudhonen jarraitzaileak eta, laster, Marxen haserrerako, marxista izena hartuko zutenak zeuden.

Marxen eragina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marxen nortasunak, hasiera hasieratik, eragin handia izan zuen LNEn. Hasierako manifestua eta antolaketa-estatutuak berak idatzi zituen, eta bere pentsamenduaren barruko funtsezko bi elementu sartu zituen:

  • Askatasuna langileek eurek lortu behar zuten.
  • Langileen klaseak politikan parte hartu behar zuen, agintea konkistatzeko eta, horrela, gizartea aldatu ahal izateko.

Erabakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Kontuan hartuta: Langileen emantzipazioa eurek lortu beharrekoa dela, beren emantzipazioa lortzeko ahaleginak ez duela pribilegio berriak sortzeko helbururik izan behar, denentzat eskubide eta betebehar berdinak ezartzeko baizik.

Langilea kapitalaren menpe izatea morrontzaren iturri dela: politikoa, morala, materiala.

Horregatik, langileen emantzipazioa dela mugimendu politikoek izan behar duten helburu nagusia (...).

Orain arteko ahalegin guztiek huts egin dutela batetik herri bakoitzean lanbide ezberdinetako langileen arteko elkartasun faltagatik eta bestetik eskualde ezberdinetako langileen artean batasunik izan ez delako.

Arrazoi horiengatik:

Behean sinatu dutenik, Londreseko Saint-Martin´s Hallen 1864ko irailaren 28an egindako batzarrean aukeratutako Kontseilu kideek, Langileen Nazioarteko Elkartea sortzeko behar diren neurriak hartu dituzte."

Liskarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LNEren barruan, langileen mugimendua zuzentzeari buruz joera eta iritzi asko zeuden. Internazionalaren osaketa oso anitza zen, bai kideen nahiz zuzendarien jatorriaren eta bai gizarte oinarriaren aniztasunaren ondorioz. Heterogeneotasun hori arlo ideologikoan islatzen zen:

  • Proudhonen jarraitzaile frantsesek bilakaera baketsua eta apurka-apurkakoa nahi zuten, altxamenduen aurka zeuden, eta ez ziren langileek politikan parte hartzearen aldekoak, ezta Estatuak lan-arloetan esku hartzearen aldekoak ere.
  • Karl Marxen jarraitzaileak erradikalagoak ziren, eta greba borrokarako tresnatzat erabiltzearen, langile elkarteen partaidetza politikoaren eta lanaren arloko legeria sortzearen aldeko ebazpenak aurrera ateratzen zituzten: zortzi orduko lanaldia eta umeek lanik ez egitea; LNEren lehenengo biltzarretan liskar gogorrak egon ziren, eta horietan, Marxen iritziak atera ziren garaile, Proudhonen jarraitzaileen aurka.
  • Baina liskarrik gogorrenak Marxen eta Mikhail Bakuninen jarraitzaileen artean gertatu ziren. Liskar horien ondorioz, erakundea ahuldu eta zatitu egin zen. Marxisten iritziz, borroka politikoa ezinbestekoa zen, eta horretarako langileak langile-alderdietan antolatu behar ziren. Bakuninen jarraitzaileek, ordea, ez zuten antolaketa zentralizaturik onartzen, ekintza politikoaren aurkakoak ziren eta euren erasoak ez ziren Estatu kapitalistaren aurkakoak soilik, edozein estatu formaren aurkakoak baizik.
    • Garai hartan, Bakuninen aldekoei sozialista antiautoritario esaten zieten.
    • Euren ustez, bat-bateko altxamendu iraultzailea gertatuko zen, eta horren bitartez proletarioek estatua ezabatuko zuten.
    • Horren ordez, kolektibitateen federazio askea sortuko zuten.
    • Beste alde batetik, euren iritzian, industriako langileak ez ziren iraultzaren protagonista nagusiak, horiekin batera gizarteko sektore zapaldu guztiek ere parte hartu behar baitzuten: nekazariek, ikasleek, gazteek, eta abar.

1868an, Bakunin sartu zen LNEn; urtebete geroago, marxistekiko gatazka ideologikoa agerian gelditu zen Basileako biltzarrean. Polemikaren eragile nagusia langileek politika instituzionalean izan beharreko partaidetzaren ingurukoa zen, Bakuninen aldekoak guztiz ukatzen baitzuten eskuhartze hori. Marxek, berriz, LNEren gehiengoa langileen alderdia antolatzeren aldekoa izatea lortu zuen, eta alderdi horrek ez zuen alderdi liberal eta errepublikanoen modukoa izan behar, aurkakoa baino.

I. Internazionalaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako gobernurik gehienek LNE jazarri eta legez kanpo utzi zuten. New Yorken 1876an egindako biltzarrean, I. Internazionala deseginda geratu zen. Aurrerantzean, langile-mugimenduaren zatirik handienak Marxek proposaturiko bideari jarraitu zion eta Europako estatuetako politikan parte hartuko zuten langileen alderdi sozialistak sortu ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]