Roberto Rivelino

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Rivelino, ezkerrean.

Roberto Rivelino (São Paulo, Brasil, 1946ko urtarrilaren 1a) brasildar futbol-jokalari ohia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmeiras taldean hasi zen jokatzen, eta gaztetan, Corinthians taldeak fitxatu zuen. Talde horretan, hamar urtez jokatu zuen. 1975etk 1978ra bitartean, Fluminense taldean jokatu zuen, eta talde horrekin liga-txapelketa irabazi zuen bi aldiz, 1975ean eta 1976an. 1978an, Saudi Arabiako El Helal taldeak fitxatu zuen, arabiar futboleko liga futbol-jokalari profesionalak sortzen ahalegindu zen garai batean.

Jokalari azkarra zen, eta oso gogor jotzen zion baloiari. Falta jaurtitzaile gisa nabarmendu zen batez ere. Kirolari gisa, Brasilgo selekzioarekin egin zituen lorpen aipagarrienak: 122 partida jokatu zituen, 1970ean munduko txapelketa irabazi zuen eta 1974ko eta 1978ko txapelketetan parte hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Rivelino Aldatu lotura Wikidatan