Rock opera

Wikipedia, Entziklopedia askea
"Evita" lanaren aurkezpena Berlinen 2002an.

Rock opera rock musikaren lan mota bat da, zatika aurkeztutako istorioa kontatzen duena operan egiten den moduan. Grabatutako motak rock album normaletatik desberdinak dira horietan ez bezala abestiek euren artean lotuta daudelako hari narratibo batekin. Eszenaratua izan daiteke ala ez.

Hastapenak 1960ko hamarkadan izan ziren, "Tommy" (The Who, 1969) eta "Arthur (Or the Decline and Fall of the British Empire)" (The Kinks, 1969) nabarmendu beharrekoak direlarik.

Hala ere 1970eko hamarkadan garatu ziren batez ere lan hauek. "Jesus Christ Superstar" (Andrew Lloyd Webber eta Tim Rice, 1971), "The Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars" (David Bowie, 1972), "Quadrophenia" (The Who, 1973), "Berlin" (Lou Reed, 1973), "The Lamb Lies Down on Broadway" (Genesis, 1974), "Evita" (Andrew Lloyd Webber eta Tim Rice, 1978), "The Wall" (Pink Floyd, 1979) eta "Joe's Garage" (Frank Zappa, 1979) ezagunenen artean ditugularik.

Garapen berriagoek "metal opera" edo "rap opera" kontzeptuak barne hartzen dituzte.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]