Rohan Dennis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rohan Dennis

Bizitza
JaiotzaAdelaide1990eko maiatzaren 28a (33 urte)
Herrialdea Australia
BizilekuaGirona
Familia
Ezkontidea(k)Melissa Hoskins  (2018ko otsaila -  2023ko abenduaren 31)
Hezkuntza
HeziketaEndeavour College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpistako txirrindularia eta txirrindularia
Pisua71 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

rohandennisofficial.com
Facebook: rohandennisofficial Twitter: RohanDennis Instagram: rohandennis Olympic.org: rohan-dennis Edit the value on Wikidata

Rohan Dennis (Adelaide, 1990eko maiatzaren 28a) australiar kirolaria da. Txirrindularitzan lehiatzen da pista-modalitateetan, espezialista da taldekako jazarpen-proban, eta errepidean INEOS Grenadiers taldearekin 2020az geroztik. Errepidean, banakako erlojuaren kontrako munduko txapelketan bi aldiz izan da txapeldun, eta pistan taldekako jazarpenen proban munduko txapeldun izana da birritan baita.

2012 eta 2020 bitartean, hiru Udako Joko Olinpikotan parte hartu zuen, eta bi domina lortu zituen, Londres 2012an zilarra, taldekako jazarpen-proban (Jack Bobridge, Glenn O'Shea eta Michael Hepburnekin batera), eta brontzezkoa Tokio 2020an, erlojuaren aurkako lasterketan[1].

Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan lau domina irabazi zituen 2009 eta 2012 bitartean[2].

Errepidean, Itzuli Handietako bakoitzean etapa garaipena lortu du: Frantziako Tourra 2015, Italiako Giroa 2018 eta Espainiako Itzulia 2018, eta zortzi domina Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, 2012 eta 2019 bitartean[2].

2023ko abenduaren 31n atxilotu zuten ustez emaztea Melissa Hoskins autoarekin harrapatu eta hiltzea leporatuta.[3]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Olympedia – Rohan Dennis» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  2. a b «Track Cycling - Rohan Dennis (Australia)» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  3. «Rohan Dennis txirrindularia atxilotu dute bere emaztea hiltzea leporatuta» Euskal Irrati Telebista 2023-12-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]