Espainiako Vuelta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Espainiako Vuelta
2012ko Espainiako Itzulia
Ezaugarriak
Data Iraila
Eskualdea Espainia eta ondoko herrialdeak
Euskarazko izena Espainiako Vuelta
Bertoko izena(k) Vuelta Ciclista a España
Modalitatea Errepidea
Mota Itzuli Handia
Antolatzailea Unipublic
Lasterketa zuzendaria Javier Guillén
Historia
Lehenengo edizioa 1935
Edizio kopurua 67 (2012)
Lehenengo irabazlea Gustaaf Deloor Belgika
Garaipen gehien
Amaierako edizioa Alberto Contador Espainia

Espainiako Vuelta (gaztelaniaz eta ofizialki: Vuelta a España, ˈβwelta a esˈpaɲa ahoskatua) Frantziako Tourrra eta Italiako Giroarekin batera itzuli handi bat da. Txirrindulariak hiru astez lehiatzen dira Irailean, Espainiako txoko gehienetan, baita Andorran ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Vuelta 1935. urtean ospatu zen lehenengo aldiz. Lehenengo ekitaldi honetan, 50 lasterkari lehiatu ziren 3411km-ko ibilbidea egiteko, 14 etapatan, bataz beste 240km baino gehiago egiteko bakoitzean. Tourra eta Giroaren arrakasta ikusita, Informaciones egunkari espainiarrak hitzuli handi bat antolatzea erabaki zuen Espainian. 1990 urtera arte udaberrian ospatzen zen, baina geroztik Irailean ospatzen da. Vueltako azkenengo etapa, eta beraz itzuli osoaren amaiera, Madrilen egiten da, Paseo de la Castellana etorbidean.

1999 urtean Vueltak lehenengo aldiz igo zuen Angliru mendia Asturiasen, Europan aurki daitekeen mendi porturik gogorrenetakoa.

Sailkapen orokorreko liderrak urre koloreko maillot bat janzten du Maillot Oro izenekoa, beste sailkapen txikiagoek mendiko sariak bezala, ez du kolore finko bat eta noizbehinka aldatu egiten da.

Garaipen gehien dituen txirrindularia Tony Rominger suitzarra da, 3 garaipenekin, garaipen kopuru berdinarekin Roberto Heras espainiarra da, nahiz eta 4 ekitaldi irabazi zituen, 2005eko Espainiako Vueltan deskalifikatua izan zen doping-aren aurkako kontrol batean positibo izan zelako. 63 ekitalditik (2009), espainiarrek 28 alditan irabazi dute Vuelta.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vuelta Urtea Irabazlea Estatua Taldea
67 2012 Alberto Contador Espainia Saxo Bank
66 2011 Juanjo Cobo Espainia Geox-TMC
65 2010 Vincenzo Nibali Italia Liquigas-Cannondale
64 2009 Alejandro Valverde Espainia Caisse d`Epargne
63 2008 Alberto Contador Espainia Astana
62 2007 Denis Menchov (2) Errusia Rabobank
61 2006 Alexandre Vinokourov Kazakhstan Astana
60 2005 Denis Menchov Errusia Rabobank
59 2004 Roberto Heras (3) Espainia Liberty Seguros
58 2003 Roberto Heras (2) Espainia U.S. Postal
57 2002 Aitor González Espainia Kelme
56 2001 Ángel Casero Espainia Festina
55 2000 Roberto Heras Espainia Kelme
54 1999 Jan Ullrich Alemania Team Telekom
53 1998 Abraham Olano Euskal Herria Team Banesto
52 1997 Alex Zülle (2) Suitza Team ONCE
51 1996 Alex Zülle Suitza Team ONCE
50 1995 Laurent Jalabert Frantzia Team ONCE
49 1994 Tony Rominger (3) Suitza Mapei-Clas
48 1993 Tony Rominger (2) Suitza Clas-Cajastur
47 1992 Tony Rominger Suitza Clas-Cajastur
46 1991 Melchor Mauri Espainia Team ONCE
45 1990 Marco Giovannetti Italia Seur
44 1989 Pedro Delgado (2) Espainia Reynolds-Banesto
43 1988 Seán Kelly Irlandako Errepublika Kas-Mavic
42 1987 Luis Herrera Kolonbia Café de Colombia
41 1986 Álvaro Pino Espainia Zor - BH
40 1985 Pedro Delgado Espainia Orbea-Gin MG
39 1984 Éric Caritoux Frantzia Skil-Reydel-SEM-Mavic
38 1983 Bernard Hinault (2) Frantzia Renault-Elf-Gitane
37 1982 Marino Lejarreta Euskal Herria Teka
36 1981 Giovanni Battaglin Italia Inoxpran
35 1980 Faustino Ruperez Espainia Zor-Vereco
34 1979 Joop Zoetemelk Herbehereak Miko-Mercier-Vivagel
33 1978 Bernard Hinault Frantzia Renault-Gitane-Campagnolo
32 1977 Freddy Maertens Belgika Flandria-Velda-Latina
31 1976 José Pesarrodona Espainia Kas
30 1975 Augustin Tamames Espainia Super Ser
29 1974 José Manuel Fuente (2) Espainia Kas-Kaskol
28 1973 Eddy Merckx Belgika Molteni
27 1972 José Manuel Fuente Espainia Kas-Kaskol
26 1971 Ferdinand Bracke Belgika Peugeot-BP-Michelin
25 1970 Luis Ocaña Espainia Bic
24 1969 Roger Pingeon Frantzia Peugeot-BP-Michelin
23 1968 Felice Gimondi Italia Salvarani
22 1967 Jan Janssen Herbehereak Pelforth-Sauvage-Lejeune
21 1966 Francisco Gabica Euskal Herria Kas-Kaskol
20 1965 Rolf Wolfshohl Alemania Mercier-BP-Hutchinson
19 1964 Raymond Poulidor Frantzia Mercier-BP-Hutchinson
18 1963 Jacques Anquetil Frantzia St.Raphael-Gitane
17 1962 Rudi Altig Alemania St.Raphael-Helyett
16 1961 Angelino Soler Espainia Faema
15 1960 Franz De Mulder Belgika Groene Leeuw
14 1959 Antonio Suarez Espainia Licor 43
13 1958 Jean Stablinski Frantzia Essor-Leroux
12 1957 Jesus Loroño Euskal Herria Gamma
11 1956 Angelo Conterno Italia Bianchi-Pirelli
10 1955 Jean Dotto Frantzia Vampire-d'Alessandro
1951-1954an ez zuten ospatu
9 1950 Emilio Rodriguez Espainia Sangalhos
1949an ez zuten ospatu
8 1948 Bernardo Ruiz Espainia Peugeot-Dunlop
7 1947 Edouard Van Dyck Belgika Alycon-Dunlop
6 1946 Dalmacio Langarica Euskal Herria Galindo-Cicles Tabay
5 1945 Delio Rodriguez Espainia
1943 eta 1944 ez zuten ospatu (Bigarren Mundu Gerra)
4 1942 Julian Berrendero (2) Espainia
3 1941 Julian Berrendero Espainia
1937-1940 Ez zen ospatu (Espainiako Gerra Zibila)
2 1936 Gustaaf Deloor (2) Belgika
1 1935 Gustaaf Deloor Belgika

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Espainiako Vuelta

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]