Rosa Cedron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rosa Cedron

Bizitza
JaiotzaMonforte de Lemos1972ko urriaren 25a (51 urte)
Herrialdea Galizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
KidetzaLuar na lubre
Genero artistikoamusika zelta
herri-kanta
Musika instrumentuaahotsa
txeloa

rosacedron.persona.co
IMDB: nm2054746 Facebook: rosa.cedron Twitter: RosaCedron Instagram: rosa_cedron Spotify: 70HOaHRy01xcmfXCsKd98c Musicbrainz: 8103b9f0-45a8-4783-9134-3d3eddeb6dc5 Discogs: 1303144 Edit the value on Wikidata

Rosa Cedrón (Monforte de Lemos, Lugo, 1972ko urriaren 25a) kantari galiziarra eta biolontxelo jolea da. Bederatzi urtez Luar na lubre taldearen ahotsa izateagatik eta Mike Oldfield bezalako musikarien diskoetan kolaboratzeagatik ezaguna da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monforte de Lemosen jaio zen, eta berehala Coruñan bizitzera joan zen. Txiki-txikitatik biolontxeloa izan zuen bokazioa, eta Coruñako Udal Ganbera Orkestrakoa izan zen. Geroago, Ferrolen musika-irakaslea izan zen.

Luar na lubre taldean kolaboratzen zuen, hasieran biolontxeloa jotzen, baina azkenean bokalista izan zen. Mike Oldfield musikari ezagunak Tubular Bells III diskoaren grabazioan parte hartzera gonbidatu zuen, eta horrek Rosa Cedron bederatzi urtez egon zen Galiziako folk musika taldearen ospea eta arrakasta handitu zituen, .

2005ean taldea utzi eta bakarka hasi zen. 2007an Entre dous mares izeneko lehen diskoa argitaratu zuen.

2010ean disko bat atera zuen Cristina Patorekin, Rosa ahotsaz arduratu zen eta Cristina pianoaz. 2013. urtean Cantando a Galicia diskoa grabatu zuen Paco Lodeiro eta Sito Sedas musikariekin. Proiektu horrek kontzertu-bira bat ere izan zuen.

2016. urtean bere bigarren diskoa atera du bakarrik: Nada que perder.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luar na lubre taldearekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Plenilunio (1997)
  • Cabo do mundo (1999)
  • XV Aniversario (2001)
  • Espiral (2002)
  • Hai un paraíso (2004)

Bakarrik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Entre dous mares (2007)
  • Nada que perder (2016)

Lankidetzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soas muller Cristina Pato pianistarekin (2010)
  • Cantando a Galicia amb Paco Lodeiro eta Sito Sedes musikariekin(2013)

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Rosa Cedrón - Webgune ofiziala