Roskildeko fiordoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Roskildeko fiordoa

Roskildeko fiordoa, Danimarkako Roskilde hirian dagoen fiordo bat eta Isefjorden adar luze bat da.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frederiksværk, Frederikssund, Jægerspris, Jyllinge eta Roskilde (non Roskildeko musika jaialdia ospatzen den), Roskildeko fiordoaren kostaldean daude.

Bikingoen garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikingoen garaian, 1000. urte inguruan, Roskildeko jendeak, euren Skuldelev ontzi batzuk fiordoan hondoratzea erabaki zuten, bikingoak etortzea eta erasotzea eragozteko. Jatorrian, bost aurkitu baziren ere, beranduago, kopuru hori 14raino igo zen. Ideia ondo irten zen, eta bikingoak ezin izan ziren fiordoan sartu, hiria erasotzeko ideia alde batera utziz, eta, honela, bertako biztanleria salbatu zen. Itsasontzi hauek berreraikitzen ari dira Roskildeko itsasontzi bikingoen museoan.