Royal Antwerp FC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Royal Antwerp FC
Ezizena(k) The Great Old
Sorrera 1880
Futbol zelaia Bosuilstadion
(edukiera: 16.649 lagun)
Presidentea Belgika Gunther Hofmans
Entrenatzailea Surinam Jimmy Floyd Hasselbaink
Liga 2. maila
2012-13 10.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Royal Antwerp Football Club Belgikako futbol talde bat da, Anberes (Antwerp) hirikoa. Belgikako 4 Liga eta 2 Kopa irabazteaz gain Europako Errekopako finala jokatu zuen behin. Belgikako futbol talderik zaharrena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Great Old ezizena dauka Belgikako talderik zaharrena izateaz gain ikasle ingelesek sortu zutelako 1880an, Belgikako Futbol Federazioa sortu baino 15 urte lehenago hain zuzen ere. Hasiera hartan Antwerp Athletic Club izena izan zuen. Belgikako lehenengo ligan, 1895-96koan, bigarren egin zuen RFC Liejaren atzetik.

RSC Anderlecht eta Club Brugge KV bezalako taldeen indarrik izan ez badu ere Belgikako 4 Liga eta 2 Kopa lortu ditu.

1925 eta 1933 artean garai ona izan zuen bi liga irabazi eta beste lautan bigarren egin baitzuen. 1944an irabazi zuen hirugarren liga. 50. hamarkadan izan zuen hurrengo bolada ona, 1957ko liga eta 1955eko kopa irabazi zituen eta 1956 eta 1958an bigarren egin zuen ligan.

Azkenengo titulua 1992ko kopa du. Honek Europako Errekopa jokatzeko aukera eman zion eta finalera iritsi zen. Parma FC-ren kontra jokatu zuen eta 3-1 galdu zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikan: 6[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txpelduna (0)
  • Finalista (1): 1993.

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Royal Antwerpek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1964-65 Ferien Kopa Final hamaseirenak Athletic
Antwerp
2-0
0-1
Antwerp
Athletic

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Royal Antwerp FC Aldatu lotura Wikidatan