RSC Anderlecht

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Royal Sporting Club Anderlecht
Ezizena(k) Sporting, Paars-wit (nl), Les Mauves et Blancs (fr)
Sorrera 1908
Futbol zelaia Constant Vanden Stock Stadium
(Edukiera: 26.361)
Presidentea Belgika Roger Vanden Stock
Entrenatzailea Kosovo Besnik Hasi
Liga Belgikako Pro League
2013-14 Belgikako Pro League, 1.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1967an Liga irabazi zuen taldea.
Constant Vanden Stock Stadiuma.

RSC Anderlecht edo Royal Sporting Club Anderlecht Belgikako futbol talde nagusia da, Anderlecht hirian egoitza daukana. Anderlecht Brusela-Hiriburua eskualdeko udalerria da. Belgikako txapelketa gehien irabazi ditu eta Europako 5 titulu ere baditu, bina Errekopa eta Superkopa eta UEFA Kopa bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1908an sortu bazen ere 1921 arte ez zen Belgikako lehen mailara igo. Lehenengo liga titulua 1946-47 denboraldian eskuratu zuen eta ordutik Anderlechtek beti lehenengo seien artean amaitu du liga.

Europari dagokionez lehenengo tituluak Errekopa eta Superkopa izan zituen. 1976, 1977 eta 1978an jarraian jokatu zituen Errekopako finalak eta bitan garaile atera zen. Orduan Superkokak ere eskuratu zituen.

UEFA Kopako finala 1983 eta 1984ean jokatu zituen. Lehenengoa SL Benficari irabazi zion eta bigarrena Tottenham Hotspurren aurka penaltietan galdu zuen. Urte haietan Europako Kopan ere aritu zen eta 1982 eta 1986an final aurrekoetara iritsi zen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belgikan: 53[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Belgikako Liga (33): 1947, 1949, 1950, 1951, 1954, 1955, 1956, 1959, 1962, 1964, 1965, 1966, 1967, 1968, 1972, 1974, 1981, 1985, 1986, 1987, 1991, 1993, 1994, 1995, 2000, 2001, 2004, 2006, 2007, 2010, 2012, 2013, 2014.
  • Belgikako Kopa (9): 1965, 1972, 1973, 1975, 1976, 1988, 1989, 1994, 2008.
  • Belgikako Superkopa (11): 1985, 1987, 1993, 1995, 2000, 2001, 2006, 2007, 2010, 2012, 2013.
  • Belgikako Ligako Kopa (1): 2000.

Nazio artean: 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • final aurrekoak 1982 eta 1986an.

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1976, 1978.
  • Finalista (2): 1977, 1990.

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1983.
  • Finalista (1): 1984.

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1976, 1978

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anderlechtek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2009-10 UEFA Europa League Final hamaseirenak Athletic
Anderlecht
1-1
4-0
Anderlecht
Athletic

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: RSC Anderlecht Aldatu lotura Wikidatan