Roza Otunbaieva
Wikipedia(e)tik
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
| Roza Otunbaieva Роза Отунбаева |
|
|
|
|
|---|---|
| 2010eko apirilaren 7a – 2011ko abenduaren 1a | |
| Aurrekoa | Kurmanbek Bakiev |
| Ondorengoa | Almazbek Atanbaiev |
|
|
|
| Jaiotza | 1950eko abuztuaren 23a Frunze, Kirgizistan |
| Alderdi Politikoa | Alderdi Sozialdemokrata |
| Ezkontidea | BK Sadibakasov (1963–2006) |
Roza Isakovna Otunbaieva (errusieraz eta kirgizeraz: Роза Исаковна Отунбаева); (Frunze, Sobiet Batasuna, gaur egun Kirgizistan, 1950eko abuztuaren 23a) kirgizistandar politikaria da. 2010eko apiriletik 2011ko abendura Kirgizistango presidentea izan zen.
Askar Akaieven agintaldian Atzerri ministroa izan zen. Ondoren Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan Kirgizistango enbaxadore egon zen. 2005ean Akaiev kargugabetu zuen Tulipen Iraultzaren buruetako bat izan zen. 2010eko apirilean beste altxamendu batek Kurmanbek Bakiev presidentea kargutik kendu zuen. Oposizioak Otunbaieva izendatu zuen presidente eta 2011ko abendura arte agintean egon zen[1].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Ainara RODRIGUEZ: 'De facto'-ko Gobernuak Konstituzio berria eta bozak agindu ditu Kirgizistanen Berria.info