Rudolfinum
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Rudolfinum eraikinaren ikuspegi orokorra. |
||||
| Herria | Praga | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | Bohemia | |||
| Koordenatuak | 50°5′24″N 14°24′56″E / 50.09°N 14.41556°EKoordenatuak: 50°5′24″N 14°24′56″E / 50.09°N 14.41556°E | |||
| Garaia | 1885eko otsailaren 8an inauguratua | |||
| Helbidea | Jan Palach enparantza | |||
| Rudolfinum aretoa | ||||
Rudolfinum Txekiar Errepublikako Praga hiriburuan dagoen auditorioa da. Jan Palach enparantzan kokatzen da, Moldava ibaiaren ibarrean hain zuzen ere.
Eduki-taula |
Eraikina [aldatu]
Eraikinaren barnealdean Dvořák aretoa dago, honek izena Antonín Dvořák txekiar konposatzailearen ohorez darama, eta musika denboraldian zehar Txekiar Orkestra Sinfonikoaren egoitza izan ohi da. Bestalde, Rudolfinum aretoa ere bertan dago, hau erakustokia delarik.
Historia [aldatu]
Nazioarteko arkitektura lehiaketa bat burutu ondoren, eraikina eraikitzeko ardura Josef Zítek eta Josef Schulz arkitektoei eman zitzaien, hauek aurretik jada Pragako Antzoki Nazionala (1881) eraikia zuten.
Rudolfinum eraikina kulturgune gisa 1885eko otsailaren 8an inauguratua izan zen, erakustoki eta kontzertu emanaldi areto bik osatzen zutelarik. Česká spořitelna aurrezki kutxak bere sortze dataren 50. urteurrenean Praga hiria eta Txekiar herrialdeari eginiriko oparia izan zen. Bere izena Austria-Hungariako Inperioaren ondorengoa zen Rodolfo Habsburgokoa artxidukearen ohorez jaso zuen.
Gerra arteko garaian, Rudolfinum eraikina Txekiar Legebiltzarraren (Sněmovna) biltzar areto gisa ere erabili izan zen.
Eraikina 1990 eta 1992 urteen artean zaharberritu zen.
Iruditegia [aldatu]
-
Moldava ibaitik ikusita
Kanpo loturak [aldatu]
- Rudolfinum aretoa (Txekieraz) (Ingelesez)
- Rudolfinum auditoriuma Txekiar Orkestra Sinfonikoaren webgunean ikusgai (Txekieraz) (Ingelesez)