Austria-Hungariako Inperioa
|
Austria-Hungariako Inperioa |
|||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 1867 – 1918
Monarkia duala |
|||||||||||||||||||||||
|
|
|||||||||||||||||||||||
| Ereserkia Gott erhalte Franz den Kaiser |
|||||||||||||||||||||||
1913ko Austria-Hungariako mapa |
|||||||||||||||||||||||
| Konpromisoa | 1867ko maiatzaren 29a | ||||||||||||||||||||||
| Txekoslovakiaren zatiketa | 1918ko urriaren 28a | ||||||||||||||||||||||
| Desagerpena | 1918ko urriaren 31a | ||||||||||||||||||||||
| Hiriburua | Viena eta Budapest | ||||||||||||||||||||||
| Hizkuntza(k) | Alemana, hungariera, txekiera, poloniera, ukrainera, errumaniera, kroaziera, eslovakiera, serbiera, esloveniera, italiera | ||||||||||||||||||||||
| Dirua | Koroa | ||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||
Austria-Hungariako Inperioa[1] (alemanez Österreichisch-Ungarische Monarchie, hungarieraz Osztrák–Magyar Monarchia) 1867an sortutako estatu europarra izan zen, Austriako inperioak bere baitan Hungariako Erresumaren autonomia onartu zuenean. Une horretatik aurrera, enperadoreak bi erreinuetako koroa izan zuen, baina bakoitzak autonomia maila garrantzitsua izan zuen eguneroko jardueretan. Modu honetan monarkia duala sortu zen 51 urtez, alde batean erresuma eta bestean inperioa zena, kaiserlich und königlich kontzeptuarekin.
Europa erdialdeko lurralde zabalak menperatu zituen. 1914an, Lehenengo Mundu Gerra hastean, 676.615 km² eta 52.799.000 biztanle zituen. Gerra hori inperioaren amaiera izan zen; Austria eta Hungaria banatu egin ziren eta beraien menpe egondako herrialde askok independentzia lortu zuten.
Gaur egungo estatuen banaketa aintzat hartuz, Austria, Hungaria, Txekia, Eslovakia, Eslovenia, Kroazia eta Bosnia-Herzegovinako lurraldeak izan ziren inperioko zati, baita Serbia, Montenegro, Italia, Errumania, Polonia eta Ukrainako zenbait eskualde ere.
Eduki-taula |
Izena [aldatu]
Austria-Hungariako Inperioak hartzen zituen lur zabaletan hainbat hizkuntza hitz egiten ziren. Euren herritarrek izen hauek ematen zioten:
- Alemanieraz: Österreich-Ungarn
- Bosniera, Kroaziera eta Serbieraz: Austro-Ugarska (Aустро-Угарска)
- Errumanieraz: Austro-Ungaria
- Eslovakieraz: Rakúsko-Uhorsko
- Eslovenieraz: Avstro-Ogrska
- Hungarieraz: Osztrák-Magyar Monarchia
- Italieraz: Austria-Ungheria
- Polonieraz: Austro-Węgry
- Txekieraz: Rakousko-Uhersko
- Ukraineraz: Австро-Угорщина (Avstro-Uhorshchyna)
Sorrera [aldatu]
1867ko Austria-Hungariako Konpromisoarekin batera sortu zen lehenago unitarioa zen Austriar Inperioaren ondoko egitura dual berria. Austriak garai horretan bere boterea eta indarra galtzen ari zen. Alde batetik Italiar Penintsulan galerak izan zituen Italiako Bigarren Independetzia gerraren ondorioz, 1859an. Bigarrenik Alemaniar Konfederazioan Prusia zen indar dominante berria, Austriar-Prusiar gerraren ondotik, 1866an.
Gainera hungariarrak ez zeuden pozik Vienatik zetorren boterearekin eta Austriar Inperioaren barruan geroz eta identitate nazional gehiago nabarmentzen ziren. Hungarian 1848-1849an iraultza liberala gertatu zen eta Austriako Inperioak, Errusiako Inperioaren laguntzarekin, hori bukatzera joan zen. Hala ere hori ez zen Austriarekin arazoak sortzen zuen egoera bakarra.
1850ko hamarkadaren bukaera aldera, hala ere, iraultza babestu zuten hungariar askok Habsburgotarren monarkia onartzeko prest ziren. Euren argudioa, Hungariak independentzia osorako eskubidea bazuen ere, 1713ko Santzio Pragmatikoaren ondotik bai Austriak bai Hungariak defentsa eta kanpo afera bateratuak zituztela zen.
Austriak Königgrätzen jasandako galeraren ostean Hungariarekin harremanak sendotzea garrantzitsua zen, botere handiko estatusa zutela erakusteko. Friedrich Ferdinand von Beust atzerri ministro berriak gogo handiak zituen Hungariarekin negoziazioak amaitu eta sinatzeko. Monarkiaren aldeko indarrak biltze aldera Frantzisko Josef I.a Austriakoak negoziazioak hasi zituen Hungariako nobleziaren laguntza izateko. Hungariako eliteak nahi zuena zen Hungariako Errege gisa izendatzea enperadorea eta, aldi berean, Budapesten parlamentu bereiztu bat sortzea, Hungariako lurraldeen barruan erregearen legeak garatu ahal izateko.
1867tik aurrera Austria-Hungariako instituzioetako buruaren laburdurak argi utzi zuen ardura berri hori: K. u. k. ("kaiserlich und königlich", enperadora eta erregea). Horrela armadak k.u.k. Armee izena zuen eta hiru ministeritzek ere k.u.k. laburdura erabiltzen zuten:
- Kanpo Harremanen eta Etxe Inperialaren Ministro Inperial eta Erreala
- Gerrarako Ministro Inperial eta Erreala
- Finantzen Ministro Inperial eta Erreala
Azken honen ardura aurreko biek kudeatzen zituzten eremuen finantzak kontrolatzea zen, beste guztirako bi estatu bereizi gisa funtzionatzen baitzuten, baita finantza arloan ere.
1867tik aurrera diru-irteerak %70an Austria eta %30a Hungaria banatu ziren. Tarte hau 10 urtean behin negoziatu behar zen berriro, eta 1907rako Hungariaren zatia %36,4ra igo zen. 1917an egindako negozazioek Monarkia Dualaren bukaera izan ziren.
Politika eta gobernua [aldatu]
Gobernua [aldatu]
Austria-Hungariako Inperioan hiru aginte ezberdin zeuden:
- Monarkia bateratuaren pean zeuden kanpo harreman, jarduera militar eta lan finantzieroa
- Austriako edo Cisleithaniako gobernua
- Hungariako gobernua
Hungaria eta Austriak parlamentu ezberdinduak zituzten, bakoitzak lehen ministro bat zuelarik. Bien arteko koordinazioa eta ekintza batasuna monarkaren esku zegoen, honek botere absolutua zuelarik teorian, baina mugatua praktikan. Monarkia dualak zuen gobernu ardura armada, itsas-armada, kanpo-harremanak eta batasunaren aduanak kudeatzea zen.
Bien artean osatutako Ministro Kontseiluak gobernu komuna kudeatzen zuen: hiru ministro zituen elkarrekin egiten ziren arduretarako, bi lehen ministro, artxiduke batzuk eta monarka bera. Bi ordezkarien delegazioek, bakoitzak 60 kiderekin, bereizita biltzen ziren eta Ministerio Bateratuen Kontseiluak eginiko gastuak onartzen zituzten. Horrela bi gobernuek zuten ardura bera kudeaketa bateratu horretan. Hala ere ministroek bakarrik monarkaren aurrean erantzun behar zuten, eta honek zituen kanpo harreman zein gai militarren inguruan azken erabakia hartzeko eskumena.
Ministerio komunek eta alde bakoitzak zituen ministroen arteko konpetentzia talkek hainbat arazo eta efektibotasun eza ekarri zituen. Indar armatuek, batez ere, konpetentzien bikoizte hau pairatzen zuten: gobernu bateratuak baldin bazuen politika militarra erabakitzeko eskubidea, Austria zein Hungariako parlamentuek zuten ardura armadako kide kopuru propioa zehaztu, derrigorrezko soldadutza ezarri, militarrak leku batetik bestera mugitzeko eta armadak egin zitzakeen lan zibilak ezartzeko ardura. Modu honetan Monarkia Dual honetako alde bakoitzak gaitasun handia zuen bien arteko lana oztopatzeko bere interesekoa ez bazen.
Mende erdia iraun zuen akordio honek arazo handiak izan zituen zorren eta gastuen gaineko eztabaidak eman behar ziren bakoitzean. 1867an sinatutako konpromisoaren arabera 10 urtetik behin berritu behar zen alde bakoitzak eman beharreko diru kopurua. Negoziazioak iristerakoan mobilizazio ugari egoten ziren, baita eztabaida politiko sutsua ere. 1906an Hungarian koalizio abertzalea iritsi zen boterera eta arazoak sortu ziren akordioekin. Hungariako militarrek zein hizkuntza erabili behar zuten zen argudio nagusia gatazka hori pizteko. Hala ere 1907an eta 1917an akordioak berritu ziren, egoerak hala eskatuta.
Politika [aldatu]
Legalki, 1713ko Santzio Pragmatikoa alde batera utzita, ez zegon lege komunik Austria-Hungariarako. Lege guztiak, baita identikoak zirenak, 1867ko Konpromisoa bezala Viena eta Budapesteko Parlamentuen oniritzia behar zuten bakoitzak zuen medio ofizialean argitaratzeko (Austriak zuena Reichsgesetzblatt zuen izena eta zortzi hizkuntzatan argitaratzen zen). Legeak zehazki berdinak izateko parlamentu bakoitzak 60 kidez osatutako delegazioa aukeratzen zuen eta euren artean negoziazioak egiten zituzten, konpromisoak lortzeraino.
Konpromisoaren ostean Hungariako lehenenego Lehen Ministroa Gyula Andrássy izan zen. Antzinako Hungariako Konstituzioa berrezarri zen eta Frntzisko Josef I.a koroatu zuten, Hungariako Errege gisa. Denbora honetan zehar Austria-Hungaria zen geografikoki Europako bigarren herrialderik handiena, Errusiako Inperioaren ostean, eta hirugarren populatuena, Errusiako eta Alemaniako Inperioen ostean.
Inperioak geroz eta gehiago burokrazia kosmopolita behar zuen eta hor txekiarrek paper garrantzitsua joaktu zuten. Gainera Alemaniar, hungariar, poloniar eta kroaziar aristokraziaren babesa behar zuen bizirik mantendu ahal izateko.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Monarkia dual hau hainbat estatutan banatzen zen, Austria edo Hungariaren menpe zeudenak, Bosnia-Herzegovina ezik, bien artean kudeatzen zutela. Muga Leitha ibaian jarri zen, eta horregatik Austriaren aldeak Cislethania izena jasotzen zuen eta Hungariakoak Transleithania.
|
||||||||||
| Austria (alemanez, Österreich) | |||||
| Estatua | Izaera | Hedadura (km²) | Biztanleria (1910) | Hiriburua | Biztanleria (1910) |
|---|---|---|---|---|---|
| Austria Garaia (Österreich ob der Enns) | Artxidukerria | 11.982 | 853.006 | Linz | 71.000 |
| Austria Beherea (Österreich unter der Enns) | Artxidukerria | 19.825 | 3.531.814 | Viena (Wien) | 2.031.000 |
| Bohemia (Böhmen) | Erresuma | 51.947 | 6.769.548 | Praga (Prag) | 224.000 |
| Bukovina (Bukowina) | Dukerria | 10.441 | 800.198 | Chernivtsi (Czernowitz) | 87.000 |
| Karintia (Kärnten) | Dukerria | 10.326 | 396.200 | Klagenfurt | 29.000 |
| Karniola (Krain) | Dukerria | 9.954 | 526.000 | Ljubliana (Laibach) | 47.000 |
| Dalmazia (Dalmatien) | Erresuma | 12.831 | 645.666 | Zadar (Zara) | 14.000 |
| Estiria (Steiermark) | Dukerria | 22.425 | 1.444.157 | Graz | 152.000 |
| Galitzia eta Lodomeria (Galizien und Lodomerien) | Erresuma | 78.497 | 8.025.000 | Lviv (Lemberg) | 206.000 |
| Gorizia eta Gradisca (Görz und Gradisca)* | Printzipatua | 2.918 | 260.721 | Gorizia (Görz) | |
| Istria (Istrien)* | Marka | 4.956 | 403.566 | Pula (Pola) | |
| Moravia (Mähren) | Marka | 22.222 | 2.622.271 | Brno (Brünn) | 126.000 |
| Salzburgo (Salzburg) | Dukerria | 7.153 | 214.737 | Salzburgo | 36.000 |
| Silesia (Schlesien) | Dukerria | 5.147 | 756.949 | Opava (Troppau) | 31.000 |
| Tirol (Tirol) | Printzipatua | 26.683 | 946.613 | Innsbruck | 53.000 |
| Trieste (Triest)* | Hiria | 95 | 230.000 | Trieste (Triest) | 161.000 |
| Vorarlberg (Vorarlberg) | Estatua (land) | 2.602 | 145.000 | Bregenz | 9.000 |
| Austria (Österreich) | Inperioa (Kaiserlich)) | 300.004 | 28.571.446 | Viena (Wien) | 2.031.000 |
| Hungariaa (Ungarn) | |||||
| Estatua | Izaera | Hedadura | Biztanleria (1910) | Hiriburua | Biztanleria (1910) |
| Kroazia eta Eslavonia (Kroatien und Slavonien) | Erresuma | 42.534 | 2.622.000 | Zagreb (Agram) | 80.000 |
| Hungaria (Ungarn) | Erresuma | 282.297 | 18.265.000 | Budapest | 882.000 |
| Rijeka (hungarieraz eta italieraz, Fiume) | Hiria | 21 | 48.800 | Rijeka (Fiume) | 39.000 |
| Hungaria (Ungarn) | Erresuma (Königlich) | 324.852 | 20.935.800 | Budapest | 882.000 |
| Administrazio bateratua (1908tik aurrera) | |||||
| Estatuta | Izaera | Hedadura | Biztanleria (1910) | Hiriburua | Biztanleria (1910) |
| Bosnia-Herzegovina (Bosnien und Herzegowina) | Estatua (land) | 51.082 | 1.931.802 | Sarajevo (Sarajewo) | 52.000 |
Oharra: Gorizia eta Gradisca, Istria eta Triestek Küstenlad osatzen zuten, edo Austriako Litorala izeneko probintzia. 894.286 biztanle zituen eta 7.969 kilometro koadro.