Sabra eta Xatilako sarraskia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Palestinar manifestaldia sarraskia gogoratzeko.

Sabra eta Xatilako sarraskia 1982ko irailaren 16ean Libanoko milizia kristau batek (Israelen aliatua zena) egindako sarraskia izan zen. 38 ordu iraun zuen zibilen sarraskia Sabra eta Xatila iheslari esparruetan, Beiruten inguruan izan zen. Momentu harretan hiria Israelgo armadaren menpean zegoen, heriotza asko eragin zituen setio baten ostean.

Amnon Kepeliouk kazetari israeldarraren ikerketen arabera, 3.500 bat palestinar erail zituzten. Israeldar gobernuaren zenbaki ofizialek 800era jaisten dute zifra hau.

Asko eztabaidatu da armada israeldarraren papera sarraskian, kanpamentuak bere ardurapean baitzeuden. Israeldar parlamentuak Ariel Sharon, garaiko defentsa ministroa, kargugabetu egin zuen "arduradun indirekto" bezala aurkitu ondoren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]