Beirut
Wikipedia(e)tik
|
Beirut |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Arabieraz Frantsesez |
بيروت Beyrouth |
||
| Administrazioa Alkatea |
Barrutia Abdel Mounim Ariss |
||
| Ordu eremua | UTC+2 (udan +3) | ||
| Koordenatuak | |||
| Eremua | 100 km2 | ||
| Garaiera | 0 m. | ||
| Aurrizkia | +00961 | ||
| Biztanleria | 1,574,397 (est,) bizt | ||
| Dentsitatea | 9893 bizt/km² | ||
| www.beirut.gov.lb | |||
Beirut (frantsesez Beyrouth, arabieraz بيروت, Bayrūt) Libanoko hiriburu, hiri eta portu nagusia da. 1,8 milioi biztanle dituela estimatzen da, Libanon ez baita egon zentsurik 1932. urtetik.
Hiria, Ekialde Hurbileko hiririk kosmopolitenetarikoa da, kristautasun eta islameko adar desberdinetan banaturik. Hiria suntsitua izan zen Libanoko gerra zibilean eta hortik banatuta geratu zen mendebaldeko Beirut musulmandarrean eta ekialdeko Beirut kristauan.
Beirut herrialde osoko zentro ekonomikoa da eta 21 unibertsitate daude bertan. Nazioarteko erakunde askok bertan dute beraien egoitza, Nazio Batuen Mendebaldeko Asiarako komisio ekonomiko eta sozialak hirian du egoitza nagusia eta Nazioarteko langile-erakundeak eta UNESCOk mundu arabiar osoa barne hartzen duten lurralde-egoitzak.
Arabiar Ligako batzarren egoitza izan da. Gainera, 2024ko Olinpiar Jokoak ospatzeko hautagaia izango da.
