Ariel Sharon

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ariel Sharon
Ariel Sharon prentsaurreko batean.
Kargua: Israeleko lehen ministroa
Agintaldiaren iraupena: 2001 - 2006
Aurrekoa: Ehud Barak
Hurrengoa: Ehud Olmert
Jaiotze eguna: 1928ko otsailaren 27a
Jaiotze tokia Kfar Malal, Palestina, (Britainiar Inperioaren menpe)
Heriotza eguna:
Heriotza tokia
Lanbidea:
Alderdi politikoa: Likud
Kadima

Ariel Sharon (hebreeraz: אֲרִיאֵל שָׁר‏וֹן) Israelgo politikari eta militar ohia da. Herrialdeko Lehen Ministroa izan zen 2001eko martxotik 2006ko apirilera arte, nahiz eta 2006ko urtarrilaren 4tik aurrera, Ehud Olmert Lehen Ministrordeak postua hartu zuen, Sharonek bihotzeko orokorra izan baitzuen. Koman erorita, 2009an hiru urte bete zituen konortea bereganatu gabe.

[aldatu] Biografia laburra

Bere ibilbide politiko luzean zehar, bai Israelen bai kanpoan polemikak piztu ditu Sharonek. Israelen segurtasuna ahuldu gabe bakea lortzen ahalegintzen zen lidertzat jotzen zuten aldekoek. Israeldar askok ere borroka latzetan herrialdea defendatu zuenetakoa ikusten dute. Kontrakoek, aldiz, argudiatzen dute Sabra eta Xatila sarraskia zela medio auziperatuta egon beharko zutela. Kahan komisioak ebatzi zuen aldi berean "zeharka" eta "pertsonalki" erantzulea zela, nahita axolagabe jokatu baitzuen. Ondorioz, Defentsa Ministroaren kargua utzi zuen. Nolanahi ere, Likud alderdiaren barnan politiko nabaria jarraiki, hurrengo gabineteetan postu berriak eskuratu zituen.

Alderdiko lider izendatuta 1999an, 2001ean Lehen Ministro hautatu zuten. Agintean, batik bat Gazako zerrenda militarrik gabe uzteagatik, Likud erdibitu zen. Azkenean, Sharonek alderdia utzi zuen eta Kadima izenekoa sortu. Alderdi berriak, Olmert buru zuela, 2006ko hauteskundeak irabazi zituen.

[aldatu] Ikus, gainera

Biografia Artikulu hau biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak