Sacoglossa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sacoglossa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaMollusca
KlaseaGastropoda
Ordena Sacoglossa
[[|]]

Sacoglossa itsas-barraskilo eta itsas-bare klado bat da, Heterobranchia kladoaren barruan sailkatua, molusku gastropodoa. Algen zeluletako elikagaiak jaten dituzte. Batzuek sinpleki algen zelula barneko likidoak irensten dituzte, baina beste batzuek bertako kloroplastoak erabiltzen dituzte eta kleptoplastia izeneko fenomenoa erabilita fotosintesia egiten dute, animaliak izan arren.

Sacoglossa taldearen barruan bi klado ezberdin daude: Oxynoacea oskoldun familiak eta Plakobranchacea oskol-gabekoen familia. Lehenengoaren barruan lau familia daude: Cylindrobullidae, Volvatellidae, Oxynoidae eta Juliidae, kuxkubiko gastropodoak. Oskolik gabekoen artean sei familia daude, bi goi-faimiliatan banatuak: Plakobranchoidea eta Limapontioidea. Sacoglossa beste kladoetatik bereizten da radulan hortz lerro bakarra duelako.

Kathe R. Jensenen arabera 284 espezie baliagarri daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]