Sadko (Ilia Repin)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sadko (Ilia Repin)
Jatorria
Sortzailea(k)Ilia Repin
Sorrera-urtea1876
IzenburuaСадко в Подводном царстве eta Sadko
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak323 (altuera) × 230 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaErrusiar Museoa
BildumaErrusiar Museoa
InbentarioaЖ-4002

Sadko, tbaita ere Sadko urpeko erresuman (errusieraz: Садко в Подводном царстве), Ilia Repin margolari errealistaren olioa mihise gaineko lana da. Margoa 1876an egin zuen, Frantziara egindako bidaia batean.[1]

Errusiar poema epiko batean oinarrituta, Sadko merkatari eta musikariaren pertsonaia mitikoa deskribatzen du, Urpeko Erregearen alabetako bat aukeratu behar duena harekin ezkontzeko. Tsesarévich Aleksandr Aleksandrovitxek, etorkizuneko Alexandro III.a tsarrak erosi zuen. Egun San Petersburgoko Errusiar Museoko bilduman dago.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sadkoren gaia bilina batena da, ahozko poema epiko bat, Errusiako ipar-mendebaldean grabatua. Sadko merkatari eta musikaria Urpeko Erregearen erresumara eraman dute emanaldi bat emateko. Urpeko Erregeak bere musikarekin dantza egin ondoren, ekaitz suntsitzaile bat eraginez, Sadkori eskatzen zaio erregearen alaba sirenetako bat hauta dezala bere emaztetzat hartzeko. Santu baten aholkuari jarraiki, Sadkok hiru aldiz hirurehun alaba baztertzen ditu azkena onartu aurretik, Chernavushka. Repinek Sadkó margotu zuen eskuinean, erdi gizaki diren eta erdi uretakoak diren emakumeen prozesio bati begira; baztertutako sirenak atsekabetuta daude.

Teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zeruertz altu batekin kontrapikatutako planoan egina dago. Margolana olioz margotuta dago mihise gainean, eta 322,5 zm × 230 zm-ko neurriak ditu. Teknikoki lan konplexua zen, elementu ugariekin.[2]

Kritikoen erantzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Repin Errusiara itzuli zuenean, Parisen egindako lanak erakutsi zuen, tartean Sadko; besteak biak Emakume beltza eta Paris Cafe ziren, biak errealismoarekin erabat lerrotuta. Sadko, aldiz, mitologiako gaia izanik, beste motatako elementuak zituen eta, ondorioz, kritika ugari jaso behar izan zituen. Batzuen ustez gai mitologikoak ez ziren Repinek margotzeko egokiak. Dena dela, arrakasta izan zuen eta hari esker margolariak, 1876an, Arteen Akademia Inperialean sartu zen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sternin, Grigori; Kirillina, Jelena (2011). Ilya Repin. New York: Parkstone International. 134.or. ISBN 978-1-78042-733-1.
  2. https://rusmuseumvrm.ru/data/collections/painting/19_20/zh_4002/index.php?lang=en
  3. Valkenier, Elizabeth Kridl (2009). «Ilia Repin and His Critics». Adlam, Carol; Simpson, Juliet, editoreak. Critical Exchange: Art Criticism of the Eighteenth and Nineteenth Centuries in Russia and Western Europe. Cultural interactions 12. Berna: Peter Lang. 231-232. or. ISBN 978-3-03911-556-3. [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]