Ilia Repin
Wikipedia(e)tik
Ilia Yefimovitx Repin Errusiar pintorea (Txuguiev, Errusia, 1844 - Kuokkala, Finlandia, 1930). San Petersburgoko Arte Ederretako Eskolan ikasketak egin ondoren, Frantziara eta Italiara joan zen pintura-ikasketak egitera. Pintura historikoa, erretratuak eta Errusiako gizarte xumearen nekeak pintatu zituen maisutasun handiz. Obra nagusiak: Erlijio-prozesioa Kursk lurraldean, Ivan Izugarria eta haren semea eta Zaporizhiar kosakoak Turkiako sultanari gutuna idazten.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.