Sagarmatha Gunea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sagarmatha Gunea

Sagarmatha Gunea (nepaleraz सगरमाथा अञ्चल), Nepalgo Ekialdeko eskualdeko hiru guneetako bat da, Terai lautadatik hasi eta munduko punturik altuera den Everest mendiraino iristen dena. Mendiak berak ematen dio izena izan ere nepaleraz Sagarmatha ("munduaren gailurrean") izena baitu.

1.926.143 biztanle ditu (2001) eta bere azalera 10.591 km²-koa da. Hiriburua eta hiri handiena Rajbiraj da. Aipatzekoa da Namche Bazaar herrixka ere, berau baita Everest mendia hego-lepotik igotzerakoan aurki daitekeen azken herria.

Sagarmatha Parke Nazionala dago bertan.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sagarmatha Gunea Aldatu lotura Wikidatan