Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saiaz Gizarte Zerbitzu Mankomunitatea
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Gai nagusiaGizarte Zerbitzuak
Banaketa
Banatze-eremuaAlbiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil
https://saiaz.eus

Herritarren ongizatea eta bizi kalitateak hobetzea du helburu Saiaz Mankomunitateak. Horrela, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilgo 1600 herritarrei Gizarte Zerbitzuen inguruko informazioa, orientazioa eta aholkularitza ematen die.

Lau herrietako pertsonekin, taldeekin eta komunitatearekin egiten du lan, hainbat programa eta prestazio emanez.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992 eta 1993. urteetan hasi zen guztia. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Zerbitzuetako oinarrizko sarea zabaltzeko sortutako hitzarmenaren ondorioz eta Gizarte Langilearen beharraz jabetuz, ordura arte zegoen modeloa aztertu eta lau udalerrien artean Gizarte Laguntzailearen lanpostu bat ateratzera erabaki zuten.

Orduan zeuden udal hautetsiak eta langileek egindako lanari esker, Albiztur, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezilek SAIAZ Mankomunitatea sortu zuten 1993ko udazkenean. Eta 1994ko martxoan, gizarte langilea kontratatu eta martxan jarri zuten Mankomunitatea.

Prestazio eta programak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Adineko pertsonak[1]
  • Mendekotasun egoerak[2]
  • Elbarriei zuzendutako zerbitzuak[3]
  • Gizarte bazterketak dauden pertsonak[4]
  • Indarkeria matxista[5]
  • Berdintasuna[6]
  • Atzerritarrak[7]
  • Enpregua[8]
  • Familia[9]

Proiektu bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiaz, 25 urte herritarrekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25 urte, hori ospatu zuen 2019an Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Mende laurdenak askorako ematen du, bidean herritarren ongizatean garrantzi handia izan duten proiektu asko eta onak egin dira eta urtebetetze hori baliatuz, guztia gogoratzeko bideo[10] bat egin zuten:

Iraganari hautsa kenduz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, Bidania-Goiazko hamalau adinekoekin ikus-entzunezko[11] bat egin zen. Dokumentalaren helburu nagusia adineko protagonista horien bizipenak zuzenean jasotzea izan zen, herriko historia, pasadizoak, euskara eta beraiek erabiltzen dituzten espresioak jasoz.

Oso proiektu aberatsa izan zen, jasotako bizipenez gain, adinekoen ilusio eta norbait sentitzearen garrantziaren jabe izan zirelako asko.

Bizitzaz blai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016. urtean Errezilen prebentzioan oinarritzen den proiektu bat jarri zen martxan. Hezkidetzan kokatzen zena, eta generoan oinarritutako estereotipoak landu ziren: maskulinitatean eragina dutenak, mutil gazte izate hori ausardiarekin eta abiadurarekin lotzen dutenak…

Guzti horrek dituen ondorioak saihestu eta gutxitzea zen helburua.

Herri txiki beso ugari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz programan adinekoen parte hartzea sustatu nahian bolondres sareak osatu dira ekintzetan adinekoen bide lagun izateko.

Iragana eta oraina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n egin zen eta landa eremuko adinekoen egunerokotasunaren berri ematen zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Adineko pertsonak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  2. «Mendekotasun egoerak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  3. «Elbarriei zuzendutako zerbitzuak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  4. «Gizarte bazterketan dauden pertsonak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  5. «Indarkeria matxista» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  6. «Berdintasuna» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  7. «Atzerritarrak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  8. «Enplegua» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  9. «Familiak» Saiaz (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  10. Saiaz, 25 urte herritarrekin. (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).
  11. Bidania-Goiatz, iraganari hautsa kenduz. (Noiz kontsultatua: 2021-11-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]