Beizama

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Beizama

 Gipuzkoa
Beizamako ikuspegia.
Beizamako ikuspegia.
Izen ofiziala Beizama
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Kosta
Alkatea Ramon Gerrikagoitia Goikoetxea (Aurrera Beizama)
Herritarra beizamar
Koordenatuak 43°8′8″N 2°11′56″W / 43.13556°N 2.19889°W / 43.13556; -2.19889Koordenatuak: 43°8′8″N 2°11′56″W / 43.13556°N 2.19889°W / 43.13556; -2.19889

Gipuzkoa municipalities Beizama.JPG

Eremua 16,55 km2
Distantzia 35 km Donostiara
Posta kodea 20739
Biztanleria 183 bizt (2010)
Dentsitatea 11,06 bizt/km²
Sorrera 1564
http://www.beizama.net/

Beizama Gipuzkoaren erdi-erdian dagoen landa-udalerri txiki eta euskalduna da. 16,55 km² ditu, eta 2008an 180 biztanle zituen. UEMAko kidea da.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Beizama Gipuzkoako erdigune geografikoan dago, Urola-Kosta eskualdean. Donostiatik 29 km-ra dago, Azpeitiatik 11ra eta Tolosatik 15era. Beizamara sartzea herri mailako errepideen bidez egiten da.

Udalerriak 16,8 km² dauzka, eta mugakide ditu Beasain hegoaldean, Albiztur eta Bidegoian ekialdean, Errezil iparraldean, eta Azpeitia sartaldean.

Beizama herria Illaun mendiaren magalean dago, Murumendiko mendilerroan. Ingurua basoz eta zelaiz osatua da. Duen garaierak (485 m), Gipuzkoako bigarren udalerririk altuena bihurtzen du, Bidegoianen ostean.

[aldatu] Demografia

XX. mendean, populazio galera handia izan du. Izan ere, 1900. urtean 634 biztanle zituen, eta gaur egun 180 inguru. 1960ko hamarkada eta 1970ekoa izan ziren biztanle galera handienekoak.

[aldatu] Auzoak

Herrigunea, alde batetik, udaletxea, eliza eta pilotalekuarekin, eta bestetik, Aginamendi, Amenabar, Baztarkalaldea, Ilarraldea eta Urdanpileta baserri-auzoak ditugu.

Nabarmentzekoa da Nuarbe auzoa, zati bat Beizamarena eta bestea Azpeitiarena dituena.

[aldatu] Euskara

Sakontzeko, irakurri: Urolaldeko hizkera

[aldatu] Ekonomia

Nekazaritza eta abeltzaintza jarduera ekonomiko tradizionalak izan dira aspalditik, eta azken urteotan landa-turismoa sustatzen dabiltza.

[aldatu] Historia

XI. mendean lehenengo aldiz aipatu zuten idatziz, Erdi Aro hartan Saiazko Alkate Gorenaren menpe egon zen Errezil, Aia eta Bidania-Goiatzekin batera. Batasun horri XIX. mendea arte eutsi zioten.

XVIII. mendean, berriz, udalak 100.000 pagorekin inguruak basoberritu zituen.

Azkenik, "Beizamako krimena" ezin dugu aipatu gabe utzi: 1926ko azaroaren 14an bi emakume (ama-alabak) Korosagasti baserrian hilda agertu ziren. Gertakari tragiko ezohiko horrek herria astindu zuen, are gehiago hilketa inoiz argitu ez delako. Pio Baroja idazleak berak "El cabo de las tormentas" lanean aipatu zuen.

[aldatu] Ondarea

XVI. mendeko San Pedro parrokia-eliza herriko eraikinik zaharrena da, eta nabarmentzekoak dira XVII. mendeko udaletxea eta Bakardadearen baseliza (XVIII) eta San Lorentzokoa.

[aldatu] Jaiak eta ohiturak

Ekainaren 29an San Pedro jaiak ospatzen dituzte, eta Ernioko erromeriak ere aipatzekoak dira.

[aldatu] Herri-kirolak

Nuarbe auzoa nabarmendu izan da nazioartean azken urteotan sokatira taldea dela eta. Kirol honi eskainitako museoa dago auzo horretan.

[aldatu] Demografia

Biztanleriaren bilakaera
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2009
675 646 606 566 588 534 460 306 175 175 160 180

[aldatu] Beizamar ospetsuak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Beizama
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak