Weimarko Errepublika

Wikipedia(e)tik
Weimar Errepublika» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Weimarko Errepublika
Deutsches Reich

1918 – 1933
Demokrazia, errepublika
Flag of Germany (3-2 aspect ratio).svg Wappen Deutsches Reich (Weimarer Republik).svg
Ereserkia
[[Fitxategi:Das Lied der Deutschen|280px|]]
Deutsches Reich 1925 b.png
Weimarko Errepublikaren lurrak
Sorrera 1918ko azaroaren 9a
Hitler boterean 1933ko urtarrilaren 30a
Lege Habilitantea 1933ko martxoaren 23a
Hiriburua Berlin
Hizkuntza(k) Alemana
Eremua 468.787 (1925)
Biztanleria 64.411.000 (1925)
Aurrekoa
Flag of the German Empire.svg Alemaniako Inperioa
Ondorengoa
Hirugarren Reicha Flag of the NSDAP (1920–1945).svg

Weimarko Errepublika[1] 1918tik 1933 arte Alemaniak izan zuen erregimen politikoa izan zen. Lehen Mundu Gerrako porrotaren ostean, Weimar hirian nazio-batzarra bildu zen, herrialdeari konstituzioa emateko. Gobernu era berria gorabehera, Errepublikak Deutsches ReichAlemaniar Inperioa») deitu zion bere buruari. Weimarko Errepublika historialariek asmatutako esapidea da.

Weimarko Errepublika Alemanian demokrazia liberala eratzeko lehendabiziko saioa izan zen. Garai gatazkatsua izan zen, eta Errepublikak ezin izan zion aurre egin. Adolf Hitlerrek eta Alderdi Nazionalsozialistak 1933an boterea lortu ondoren, Gleichschaltung izeneko neurriak indarrean jartzean demokrazia sistema de facto utzi zuten bertan behera, nahiz eta legalki Bigarren Mundu Gerraren ostean baino ez burutu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wilhelm II.ak erregetza utzi eta errepublika aldarrikatu zuen, 1918ko azaroaren 9an. Sozialista moderatuak nagusi ziren biltzar konstituziogileak Ebert hautatu zuen Errepublikako lehendakari, eta konstituzio berria ezarri zuen 1919ko urtarrilean, espartakisten iraultza birrindu ondoren. Erregimen berriak, ordea, ezin aurre egin zien gerraondoak ekarritako arazo larriei (gerra zela kausa, alemaniarrek ordainetan eman behar izan zituzten indemnizazioek sorraraziriko inflazioa, langile asaldatzea eta eskuin muturreko mugimendu nazionalisten hazkundea). 1923tik aurrera, Dawes planari jarraituz, indemnizazioak ordaintzeko bideratu ziren laguntzei esker, egoerak neurri batean onera egin bazuen ere, ezin gainditu izan zuen 1929ko krisi ekonomikoa eta lanik eza guztiz zabaldu zen Alemanian barrena. Langabezia eta miseria giro hartan eskuin muturreko alderdi nazionalsozialistak gora egin, eta 1933ko urtarrilean aginpidea hartu zuen Hitlerek, hauteskundeetan nagusi suertatu ondoan.

Ondorengoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazien diktaduraren makina abiarazia zen: oposizioa gupidagabe suntsitu ondoren, jaun eta jabe bihurtu ziren Hitler eta enparauak, Gestapo polizia politikoan oinarriturik: naziek eragindako Reichstag-eko sutearen ondoan, komunistak eta sozialistak garbitu zituzten; juduen aurkako esetsaldia izugarri areagotu zen eta, azkenik, alderdi nazionalsozialista barneko oposizioa deuseztatu zuten («Labana luzeen gaua», 1934ko ekainaren 30ean). Reichs-führer bihurturik, gerrarako prestatu zuen Hitlerek Alemania. Langabezia ezabatzeko lan publiko handiei ekin zien eta auzo-herrien aurkako ekintza militarrak bideratu zituen: Renaniaren militarizazioa, Austriaren anexioa (Anschluss), Txekoslovakiaren zatiketa (Sudete germaniarren anexioa) eta Poloniaren inbasioa (1939ko irailaren 1a), Bigarren Mundu Gerra piztu zuena. 1942aren hasieran, ezin garaituzkoak ziruditen Ardatzeko indarrek. Stalingradeko porrotak eta Ipar Afrikako lehorreratzeak indarren arteko oreka hautsi eta 1945eko maiatzaren 8an Alemaniak errenditu behar izan zuen. Deuseztatua eta lur joa, Alemania lau eskualdetan banatu zen, AEB, Frantzia, Britainia Handia eta Sobietar Batasunaren artean, eta Pomerania eta Silesia, lurralde garrantzi handikoak, galdu zituen. Aliatuek buruzagi naziak epaitzeko (Nurembergeko prozesua) eta nazien ideologiaren arrastoen ezabapenari ekiteko elkarrekin jardun bazuten ere, ez zuten adostasunik lortu eskualde bakoitzeko orientabide politikoa zehazterakoan eta, Mendebaldeko potentziek erabaki zuten diruaren erreformari erantzunez, sobietarrek Berlin itxi zuten (1948ko ekaina). Urtebete geroago, Mendebaldean eman zen Lege Nagusiak eta Ekialdean eman zen Konstituzioak haustura berretsi baizik ez zuten egin: Alemaniako Errepublika Demokratikoa eta Alemaniako Errepublika Federala jaioak ziren.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Weimarko Errepublika Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]